Duela lau hamarkada jada iheslari dabil Jaione Jauregi Espina, espainiar jazarpenari aurre eginez. Nazioarteko atxilotze agindua emanda, 2013an atxilotua izan zen belgikar estatuko lurraldean eta geroztik estradizioa lortzeko saiakera ugari egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, inoiz lortu gabe. Orain Ganteko auzitegi batek atera ireki dio berriz aukera horri, baina ez da behinbetiko erabakia.
Paul Bekaert abokatu aski ezagunak baieztatu duenez, helegitea aurkeztu da eta gorako auzitegi batek erantzun beharko du. Hilabete ugariz luza daiteke prozesua. Zehazki, 2021ko abuztua aipatu dute espaniar ajentziek, iturri judizialak oinarri hartuta.
1981. urtean ETAk Bizkaian eginiko atentatu bat egotzi nahi diote orain Jauregiri Madrilen. Gogoratu behar da urte hartako beste ekintza bati zegokion auzia itxi egin zuela Auzitegi Nazionalak aurtengo otsailean, gertatutakoa jada preskribaturik zegoela onetsita.
Aurretik saiakera hauetako batean ezetz borobila eman zioten belgikar Estatuko auzitegiek Auzitegi Nazionalari, 2013. urtean hain zuzen ere. Espainaraituz gero Jaione Jauregiren eskubideak agian ez zirela errespetatuak izango argudiatu zuen Ganteko auzitegi batek eta erabakia berretsi egin zuten Bruselan.