![Altuna III.a sakea ateratzen aurreko larunbatean Bilbon (Marisol RAMIREZ / FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/758/493/article_main_landscape/altuna.jpg)
Aspek eta Baikok jakinarazi dute datorren ateburuan esku pilota profesionalak izango duen programazioa; Lau eta Erdiko Txapelketaren finalerdiak hartuko dituena, hain zuzen ere.
Maila nagusiko lehen finalerdia, Oinatz Bengoetxea eta Jokin Altuna neurtuko dituena, larunbatean jokatuko da Bilbon. 2016ko bi finalistak izango dira nor baino nor –orduan Bengoetxeak irabazi zuen txapela 22-21–, eta leitzarrak Baikoren ohorea defendatzeko erantzukizuna izango du, maila nagusia eta Promozio maila kontuan izanda finalerdietan sartu den enpresa horretako pilotari bakarra baita. Jaialdia 17.45ean hasiko da.
Beste kanporaketa igandean jokatuko dute Eibarren Erik Jakak eta Joseba Ezkurdiak. Buruz Buruko txapelduna eta azken bi urteetako Lau eta Erdiko txapelduna, nor baino nor iazko finalerdiaren errepikapenean. Orduan Ezkurdiak irabazi zuen 22-20, baina Jaka sasoi betean iritsiko da aurtengo hitzordura. Jaialdi hori 17.00etan hasiko da.
Eta asteburua Promozio mailako finalerdiekin hasiko da, biak ostiral gauean jokatuko baitira Gernikako Santanape pilotalekuan. 22.15etatik aurrera, Elordi/Zabala eta Dario/Aranguren V.a kanporaketek zilarrezko finala erabakita utziko dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Abbepierre](/media/asset_publics/resources/001/137/804/article_thumb_horizontal/abbepierre.jpg)