Abenduaren 14tik 20 bitartean Galdako sormenaren plaza bilakatuko da Sormeneri esker. Proiektuaren zuzendari artistikoak, Gotzon Barandiaranek aurkeztu digu plaza berri hau kultur taretan. Kulturgintzan aritzeko lau lan ildo ditu sormenek, bata sormena sustatzea, bestea plazak eskaintzea, komunikabideekin elkarlanean aritzea eta trasmisioa bermatzea.
Euskara eta kulturak elkarrekin joan behar dute Barandiaranen iritziz, eta pertsonen garapenerako kulturgintza, sorkuntza oinarrizkoak dira. Euskararen normalizaziorako kulturgintza zaintzea beharrezkoa da. Horretan, kultur-zaleak sortzea oinarrrizkoa da Gotzon Barandiaranen aburuz, eta lan ildo horri eutsi nahi dio Sormenek.
Bestalde, emakume sortzaileen lanari ikusgarritasuna ematea ere bada Sormeneren helburuetariko bat, Barandiaranen hitzetan «beraiena da plaza». Eta hain zuzen ere bi plaza izango ditu Sormenek, bata fisikoa, Galdakako Torrezabal kultur etxean, eta bestea digitala.
Egitarau ososa www. sormene.eus webgunean kontsultatu daiteke.