Astelehen iluntzean ‘Ahoz aho’ ETBko saioan txertaketa kanpaina izan zuten hizpide, zehazki Illunben gaur hasi den kanpainaren inguruan jardun zuten.
Sare sozialetan programa hori baliatuta irudi pare bat zabaldu ziren; pantailaren behealdeko azpidatzietan zera irakur zitekeen: «Txortaketa masiboa. Osakidetza Donostiako Illunbe gertatzen ari da, bihar txortaketa masibo bati ekiteko». Beste irudian honakoa jartzen zuen: «Illunbeko txortaketa. Bihartik aurrera hasiko dira txortatzen irakasleak, jantokiko begiraleak edota udaltzainak».
Sare sozialetan berehala zabaldu ziren irudiok eta katxondeoa ere segituan hasi zen erabiltzaileen artean.
Basaburuan ere behar dugu... #txortaketamasiboa pic.twitter.com/AZOodrqp9t
— BiziEneA (@Anna_Arkia) March 2, 2021
Txertaketa plana badirudi ezetz, ez doala aurrera behar edo espero bezala; baina, Osakidetzaren ordezko plan hau, txortaketa masiboa, oso interesgarria begitantzen zait.. pic.twitter.com/jWEpn2ly9e
— Txema Arinas (@TxemaArinas) March 2, 2021
Ilunbeko lehen irudiak. #txortaketamasiboa pic.twitter.com/6tjkcNJmzo
— Mr Euskaldun (@mreuskaldun) March 2, 2021
Illunbeko txortaketa edo txortafesta, Bocaccioren Decameronaren parean jartzen gaitu. Asko fikzionatu ta gutxi egin.
— i-zu (@twjizu) March 2, 2021
Lastima nik lehenengo txorta jaso dudan, erakargarriago zitzaidan ilunbenko talde txortaketa probintzialean parte hartzea. Titularra imaginatzen dut: Euskadino 1. Txortaketa Probintziala ( Eusko jaurlaritzak patrozinaturik)
— anayland (@anayland) March 2, 2021
EiTBk, ordea, ukatu egin du irudiok egiazkoak direnik eta faltsuak direla ziurtatu du, eta «txertaketa masiboa» jartzen zuen tokian «txortaketa masiboa» jarri zutela azaldu, ETBren akatsa izango balitz bezala. Benetako irudiak ere erakutsi ditu «fake news» bat izan zela frogatzeko.
#AlbisteFaltsuak #koronabirusak
— EITB Albisteak (@eitbAlbisteak) March 2, 2021
Ez, ez da egia ETB1eko @ahoz_aho saioak "txortaketa" hitza erabili duelahttps://t.co/XplV6RInvy #COVID19 #Covid_19 #koronabirusarengezurrak