Zierbenak, gizonezkoen mailan, eta Donostiarrak, emakumezkoenean, iaz lortutako garaipenak errepikatu dituzte gaur Legution jokatu den traineruen Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketan.
Bizkaitarrek argi erakutsi dute beste behin negu-udaberriko hitzorduei garrantzia handia ematen dietela eta 21:04.21ko denborarekin nabarmen nagusitu dira, hasieratik amaierara. Bigarren postua Donostiarrarentzat izan da, zortzi segundora, eta hirugarren Ondarroa izan da, hamarrera.
Emakumezkoetan, Kaiarriba elkartea izan da azkarrena, Oriorekin lehia estu-estua izan ondoren. Donostiarren denbora 15:41.48 izan da eta 1,04 segundorengatik menderatu dute oriotarren ontzia. Lehen luzean oriotarrek denbora hobea egin dute (7:32, Kaiarribak baino lau segundo azkarrago), baina bigarrenean donostiarrak izan dira estropada irauli dutenak.
Emaitzak
Gizonezkoak
1. Zierbena 21:04.21
2. Kaiarriba 21:12.34
3. Ondarroa 21:14.49
4. Orio 21:15.87
5. Hondarribia 21:17.28
6. Getaria 21:43.76
7. San Juan 21:45.82
8. Deustu 21:46.90
9. Arkote 22:01.85
10. Zarautz 22:48.16
11. Mutriku 23:24.63
Emakumezkoak
1. Kaiarriba 15:41.48
2. Orio 15:42.52
3. Hondarribia 15:49.26
4. San Juan 16:01.36
5. Tolosaldea 16:01.86
6. Deustu 16:09.41
7. Zarautz 16:51.69
Gizonezkoen B ontziak (lehiaketaz kanpo)
1. Kaiarriba 22:10
2. Orio 22:17
3. San Juan 22:54
4. Deustu 23:14