Tubacex enpresako emakume langileak eta Aiaraldeko mugimendu feminista 07.00etan elkartu dira eta zutabea osatu dute enpresak Laudion duen fabrikaraino, greba mugagabearen hirugarren astea betetzen denean. «Gora, gora, gora emakumeen borroka» oihu eta txalo artean abiatu dira.
Hainbat langile eta zuzendaritzako kideak zekartzan autobusak, bertara iritsi denean, harresi more batekin egin du topo. Emakumeak zoruan eserita geratu dira «ez garaituak, ezta kaleratuak» oihukatzen zuten bitartean eta «enplegu eta bizitza duinaren defentsan».
Hauxe da zuzendaritzako kideak eta eskirolak heldu diren unea. @tubace_xen atarian eserialdia egin dute emakume grebalariek eta Aiaraldeko Mugimendu Feministak #TubacexBorrokan #PiketeFeminista pic.twitter.com/hwJM2rb2MG
— Izar Mendiguren Cosgaya (@itzulipurdika) March 8, 2021
Ertzaintza bertaratu egin da eta langileekin negoziatzera gerturatu ere bai. Hauen erantzuna, ordea, zapi more bat ematea eta ertzainak haiekin eseri zintezen gonbidatzea izan da. Hortik aurrera, poliziak gerturatzen ziren bakoitzean «kanpora, kanpora» oihuekin hartu dituzte.
Honela, kantuan jarraitu dute bertan bildutako emakumeek, autobusak buelta eman duen arte. Jakinarazi dutenez, Tubacexen egun dauden 70 emakumeetatik 50ek haien lanpostua galduko dute.
ZUTIK EMAKUMEAK! Gurea da garaipena!
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) March 8, 2021
Eskirolen autobusek buelta eman dute!
蘭
Ezin izan zenuten eta ezin izango duzue gurekin! #TubacexKaleratzerikEz#PiketeFeminista pic.twitter.com/6SD4mmIGUJ
Mobilizazioak, baina, ez dira hor amaitu. 11.00etatik aurrera martxa bat abiatu da fabrikatik eta, 19.00etan, aldiz, mobilizazioak iragarri dituzte Laudio eta Amurrioko plazetatik.
Langileen ordezkaritza eta zuzendaritza asteartean elkartuko dira berriz ere, egoerari irtenbide bat aurkitu asmoz.