Donostiako Mirakruz gaineko errepidea blokeatu du Ernai gazte mugimenduak gaur goizean, gazteriak pairatzen duen «kriminalizazioa» eta «egoera beltza» salatzeko. «Pandemiaren kudeaketa negargarria izkutatzeko merke atera zaie gu jo puntuan jartzea», adierazi dute.
Gazteriaren etorkizuna «beltza» dela azpimarratu dute ekintzan parte hartu duten hamarnaka kideek. «Jazartuak eta kriminalizatuak izan gara, baina benetan jabetu al dira gazteon egoeraz?», galdetu dute. Eta hedabide batzuek jokatutako papera nabarmendu dute. «Hitz egingo al dute Teleberrian gure benetako arazoei buruz?», gehitu dute.
Zentzu horretan, depresio eta suizidio kasuen gorakada, gazte langabezia bikoiztu egin dela eta haien arteko harremanak eten egin direla ekarri dute gogora.
Hori dela-eta, «etorkizun duin baten alde», gazteria «lehen lerroan» mantentzeko deia egin dute.
Depresio eta suizidio kasuen gorakada, urtebetean gazte langabeziaren bikoiztea, harremantzea debekatua...
— Ernai (@ernaigazte) March 10, 2021
➡️ Pandemiaren gestio negargarria izkutatzeko merke atera zaie gu jo-puntuan jartzea.
Utzi gazteak kriminalizatzeari❗️
Etorkizun duin baten alde, gazteok lehen lerroan ✊ pic.twitter.com/AuUsigK38G