Gaur zen abiatzekoa Korrika, 10 egun eta gau luzez Euskal Herriko auzo, herri eta hiriak euskararen bidez eta euskarari lotzeko. Ezin horrela, osasun egoerak behartuta, 2022ra atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek.
«Korrikak kalea behar du, bizia, mugimendua. Eta hori errepidera ateratzen direnek ematen digute, kalera ateratzen direnek», adierazi zuen Asier Amondo arduradunak atzeratu egingo zutela iragartzearekin batera.
Eta gaur, kale eta errepideetan ez, baina mugimendua sortu du Korrikak, sare sozialen bitartez. Asko izan dira azken orduetan Euskal Herrian egiten den ekimen berezienetako baten oroitzapenak partekatu dituztenak.
Batzuek umorez hartu dute eta urtebete gehiago entrenatzeko aukera dutela nabarmendu dute. Baietz hurrengo urtean beste aitzakiren bat bilatu?
Gaur 22. #Korrika hastekoa zan. Aurten ez gauz sasoi onenean, beraz denbora gehiau entrenetako datorren urterako. pic.twitter.com/jqFW1jwwg7
— Mikel Jedi Txikia (@JediTxikia) March 17, 2021
Beste batzuek hunkituta ekarri dituzte gogora azken Korrikan bizitako uneak.
Aurtengo korrika gaur hasteako zen, duela bi urteko momenturik hunkigarriena etorri zait gogora pic.twitter.com/zIuM86w0MZ
— Larrea (@larrea__) March 17, 2021
Gaur hasi beharko luke gure Korrika maiteak. Hona hemen 2019ko irudia testigua hartu genuenean.
— Durangoko EHE (@durangoehe) March 17, 2021
2022ko udaberria iristeko desiatzen!#KORRIKA #BultzaEuskaltegiak pic.twitter.com/lbRTBuwy90
21.korrikako amaierako bideotxo hau aukeratu dut... Ezin neurtu zenbateraino nengoen hunkituta, barre-negarrez... Poz-pozik! #bultzaeuskara #bultzaeuskaltegiak #korrika pic.twitter.com/lsZxOHnZUH
— olaia murua (@olaiamu) March 17, 2021
Eta ez iazkoak soilik, duela hamarkadaren batekoa ere eguneratu dute baten batek.
Orreagan hasi zenekoa. #BultzaEuskaltegiak #KORRIKA @AEK_eus pic.twitter.com/q8tUTczY15
— Unai Irigarai Oses (@unai_auritz) March 17, 2021
Eta etorkizunera begira lanean jarraitzeko hautua berretsi dute.
Ikasturte honetan ezin izango dugu #Korrika gure herrietako kaleetan ikusi. Baina, Euskal Herri euskalduna eraikitzen jarraituko dugu, sistema eragilean #klika egiteko eragiten! #BultzaEuskaltegiak Biba Korrika, gora @AEK_eus eta gora Euskal Herri Euskalduna! pic.twitter.com/s1ivsJCeGa
— Mertxe Mugika Balanzategi (@MertxeMugika) March 17, 2021