Goizerako proposamena
Zumaiatik oinez joango gara Debaraino (15 km inguru, GR-121 ibilbidearen seinale zuri-gorriei jarraikiz) eta bidean dauden panelak irakurriko ditugu. Ibilbide honetan, gozatzeaz gain ikasteko aukera ere izango dugu; beraz, bidea lasai egitea gomendatzen dizuegu, egin beharreko geldialdi guztiak eginez (gutxi gorabehera 4 ordu). Debara iritsiko gara.
Arratsalderako proposamena
Zumaiara itzultzea: Debatik berriro ere oinez itzuli nahi ez badugu, udan bi aukera daude: trenez (Bilbotik Donostiara doan trena Deban gelditzen da orduro, eta 15 minutuan Zumaiara iristen da (https://www.euskotren.eus/eu), edo Geoparkeak programatzen dituen bisitaldi gidatuetako bat egin daiteke itsasontziz, ‘Zumaia-Deba /Deba-Zumaia itsasontziz’ (bi noranzkoetan ibiltzen da). Egun egokia hautatu ahal izateko, egin kontsulta https://geoparkea.eus/eu/ webgunean (bisitaldi gidatuen egutegia). Neguan, trenez edo autobusez itzultzeko aukera dago, ez besterik.
Plan hau kontrako noranzkoan ere egin daiteke: Debara garraiobide publikoa erabilita edo itsasontziko bisitaldi gidatua eginez joan daiteke, eta oinez itzuli.
Non jan eta ostatu hartu: https://zumaia.eus/eu/turismoa
Kontrata daitezkeen zerbitzu-enpresak:
-Bisitaldi gidatua: Euskal Kostaldeko Geoparkea
Beste bisitaldi gidatu batzuk:
-Begi-Bistan zerbitzu turistikoak
Itzurun zuhaizbidea 1
Tel.657.79.46.77
https://begi-bistan.com
-Basque Nomads
Ángel P. Olivares Espinosa (aholkularia eta gidaria natura interpretatzeko bisitaldietan)
Tel. 642.18.36.32
https://basquenomads.com
-Ural Experience
Paddle&Kayak tours ‘Flysch&River’
Santixo hondartza
Tel.722.35.46.00
https://www.uralexperience.com
-Txonpe Nautika
San Jose kalea, 3
Tel.600.43.00.18
Kontuan hartu beharreko zenbait gomendio:
Erreserbatu bisitaldi gidatua aldez aurretik (horrela joateko edo itzultzeko asmoa izanez gero)
Biderako ura eta jatekoa eramatea gomendatzen da, eta trekkingeko oinetako eta arropa erosoak jantzi behar dira.
Errespetatu ingurumena!
Landa-inguruneetan nahiz hondartzetan oinez egiten diren ibilbideetan, itsasontziko zeharbideetan eta naturako jardueretan, mesedez, har itzazue aintzat ingurumena errespetatzeko gomendio guztiak eta, ahal izanez gero, egin itzazue, bide batez, beste norbaitek eragindako kalteen ondorioak minimizatuko dituzten ekintzak (esate baterako, zabor eta hondakinak ez botatzeaz gain, beste norbaitek utzitakoak ere jasotzea).
Informazioa:
Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkearen turismo-gida
Zumaiako turismo bulegoa: Kantauri plaza 13. Tel: 943 14 33 96. turismoa@zumaia.eus
Webgunea: https://zumaia.eus/eu/turismoa
Inguruetan ikusi edo egin daitezkeen beste jarduera batzuk:
-‘5 geltoki historian’ programa: https://urolaturismo.eus/images/urolaturismo/esperientziak/5GK-2019-lib-eus-OPT.pdf
-Algorri naturaren interpretazio-zentroa
-Santiago hondartza eta Urolako itsasadarra