NAIZ

Bake Bideak eta bakegileek Oier Oaren kasua salatzeko ekimenak babestu dituzte

Bake Bideak eta bakegileek bihar Baionako epaitegian lurralde debekuari buruzko auziari aurre egin beharko dion Oier Oari beraien babesa agertu eta kasua salatzeko martxan diren ekimen ezberdinetan parte hartzeko deia luzatu dute.

Oier Oaren aldeko sinadura bilketa aurkeztu zuten, martxoak 20an, Larresoron. (Bob EDME)
Oier Oaren aldeko sinadura bilketa aurkeztu zuten, martxoak 20an, Larresoron. (Bob EDME)

Fijait fitxategian izateaz gain behin betirako lurralde debekua jaso zuen Larresoron bizi den Oier Oa donostiarrak. Kontrol arrunta batean atzemana izan ondoren Lapurditik kanpo bizitzeko behartu zuten. Bihar ostiralean berari eta bere familiari -bere bikotekiderekin batera hiru haurren familia osatu du- dagokien auziari buruz dagokien auzia aztertuko dute Baionako auzitegian.

Horren bezperan Bake Bideak eta bakegileek agiria plazaratu dute gaur preso ohiari babesa agertzeaz gain bere kasua salatzeko martxan diren ekimen ezberdinetan parte hartzeko deia luzatu dutela. 

«Hamar urte dira, lurralde honek, egunez egun, bake iraunkorra lortzearen bidea jorratzen ari dela» oroitarazi dute aipaturiko gizarte eragileek. Agiria nabarmendu dutenez, azkenejo hilabetetan bai Oier Oaren aurka baita beste hainbat errepresialiatu ohien aurka zabaldu ziren kanporaketa prozedurek «borondate horrekin bat egiten ez dute».

»Frantziar Justiziari eskatzen diogu kontuan har dezala Euskal Herriko testuinguru politikoaren aldaketa eta berehala erregulartu ditzan Oier Oa, Igor Uriarte, Jon Irazola eta baita neurri horien pean diren bertze preso eta iheslari ohi guztiena ere» aldarrikatu dute zehazki Bake Bideak eta bakegileek.

Agintari politikoei inplikazioa eskatzearekin batera bi eragileek deia luzatu diote euskal gizarteari Oier Oaren kasua salatzeko martxan diren ekimen guztietan inplikatzeko. Iragan larunbatean sinadura bilketa aurkeztu zuten Larresoron.

Bihar, berriz, Etxepare Lizeoko ikasleek martxa eginen dite Oak lan egiten duen ikastetxe horretatik auzitegira.

Hauxe gaur ‘Kazeta’k eta Mediabask-ek Oari eginiko elkarrizketa, Naiz Irratiak ere jaso duena.