Donostia, txuri urdinez jantzita finalaren zain

Donostia Sevillara begira dago gaur, urtebeteko itxaronaldiaren ostean Kopa lehian dutelako Realak eta Athleticek. Zaleak elastiko, bufanda eta banderez ondo hornituta daude Gipuzkoako hiriburuko kaleetan zehar, baina Athleticeko kamisetak ere ikus daitezke.

Kopako finalako giroa Donostian.
Kopako finalako giroa Donostian.

Sevillan jokatuko da larunbat honetan Kopako finala, joan den urtean covid-19aren pandemiagatik atzeratutakoa, eta Realaren eta Athleticen zaleak Cartujan ez daudenez, giroa Bilboko eta Donostiako kaleetara zabaldu da.

Gipuzkoako hiriburuan, kaleak dardarka daude 21.30ean hasiko den finalarekin, taldeko koloreez dotoretuta eta giroz beteta. Eguraldiak laguntzen du eta jendea terrazetan eta parkeetan giroaz gozatzen ari da.

Talde txuri-urdinaren zaleak izkina eta balkoi guztietatik sentitzen dira, baina Athleticeko kamisetak nabarmen ugaritu dira ere.

Historiako hitzordurik garrantzitsuenetarikoaren aurrean aurkitzen dira Athletic eta Reala eta atzotik eta egunak daramatza Donostian nabaritzen, atzo hartutako Kontxa hondartzaren irudi honek erakusten duen bezala.