Kintoko oihanak guztiz aberatsak dira, eta aspaldidanik erabili dituzte Pirinioez bi aldeetako nafarrek ardi eta txerrien bazkarako (ezkurrak, gaztainak eta pagatxak) eta, geroago, industria hornitzeko (burdinoletarako egurra eta zur-industria).
Historikoki liskar ugari izan da eremu honen inguruan, abereak errege-erreginenak ziren mendietan ibiltzeko zerga-sistemagatik. Erroibarreko biztanleak zerga horretatik libre zeuden, mendi hauen antzinako jabeak zirela uste zutelako; Baigorriko biztanleek, aldiz, gutxienez XVIII. mendera arte ordaintzen jarraitu zuten.
Toki berezia da, Nafarroa Garaiko lurretan dago eta Iruñeko Gobernuak kudeatzen du, baina bertako baserritarrak Nafarroa Behereko biztanleak dira.
Gaur egun hiru familia bakarrik bizi dira bertan eta, eremu hori Euskal Herria osoan ezaguna bada, euskal txerri zuri-beltzari «kintoa» izena eman diolako da, arraza honetako azken animaliak bertan ugaldu baitziren 80ko hamarkadan. 2016an lortutako sor-markak izen bera jaso du.