NAIZ

Langile bat hil da Zornotzako Forging Steel Products enpresan

Zornotzako Forging enpresako instalazionak. (FORGING STEELS)
Zornotzako Forging enpresako instalazionak. (FORGING STEELS)

Langile bat hil da astelehen arratsaldean Zornotzako Forging enpresan, bihotzekoak jota. «Istripu ez traumatiko»tzat jo dute iturri sindikalek. 46 urte baino ez zituen gizonak.

Enpresa Batzordeak elkarretaratzea deitu du astearte honetan, 13:30ean, lantegiaren aurrean, beren lankidearen heriotza salatzeko eta biktimaren senideei elkartasuna adierazteko.

LABek doluminak agertu dizkie senideei.

 

Aurten Euskal Herrian lanean gertatzen den 19. heriotza dela erantsi du sindikatuak.