NAIZ

Fran Balda omentzeko ekitaldia ekainaren 6an egingo dute Arbizun

Ekainaren 6an egingo da Arbizun martxoan kotxe batek harrapatuta hil zen Fran Balda omentzeko ekitaldian. Apirilean egiteko zen ekitaldi hau, baina koronabirusari aurre egiteko ezarri ziren neurriengatik bertan behera utzi behar izan zuten. Orain egoerak hobera egin du eta egin ahal izango da.

Sarek hilaren 8an mendietan egin zuen ekitaldian gogoan izan zuten Fran Balda sakanarrek.
Sarek hilaren 8an mendietan egin zuen ekitaldian gogoan izan zuten Fran Balda sakanarrek.

Fran Balda omentzeko ekitaldia ekainaren 6an egingo dutela iragarri dute. Martxoaren 14an hil egin zen kotxe batek harrapatuta Etxarritik Arbizura itzultzen zenean. Etxarrin presoen aldeko mobilizazioa baten antolakuntzan izan zen Balda, bizitza guztian egin zuen bezala, presoen eskubideen alde lanean.

Koronabirusak izan zuen gorakada dela eta, bertan behera utzi behar izan zuten apirilean prestatu zuten ekitaldia. Izan ere, bai Arbizun bai Etxarrin itxialdiak ezarri zituen Nafarroako Gobernuak koronabirusan inzidentzia oso altua zelako. Orain, berriz, pandemiaren egoera lasaitu da eta ekitaldia antolatzeko baldintza egokiak daude. Gauzak horrela, ekainaren 6an egingo da Arbizun Baldaren omenezko ekitaldia.

53 urte zituen Baldak eta bizitza osoan esparru ugaritan konpromiso militantea izan zuen. Ezagunena presoen eskubideen aldeko jardueran izan zen, baina Arbizuko zinegotzia izan zen eta internazionalismoan ere aritu zen. Azken urteotan, Nafarroan izandako torturaren testigantzak biltzeko lanean aritu zen, Euskal Memoria taldearen eskutil. 2013an Herriraren kontrako operazioan atxilotu zuen Guardia Zibilak. 2015eko urtarrilean berriro atxilotu eta kartzeleratu zuten, urteko bereko azaroan aske utzi zutelarik.