NAIZ

Bilboko Alde Zaharreko jaiak ospatuko dira ostiralean eta larunbatean

‘Zaharrean Berri’ lelopean, Bilboko Alde Zaharreko jaiak ospatuko dira ostirala eta larunbata honetan, maiatzak 28 eta 29. Jai Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu: Diana, adinarteko ginkana, bertso saioa, kalejira musikatua...

2019ko Bilboko Alde Zaharreko jaiak. (Zaharrean Berri)
2019ko Bilboko Alde Zaharreko jaiak. (Zaharrean Berri)

Zaharrean Berri jai batzordeak Bilboko Alde Zaharreko jaiak antolatu ditu beste behin ere. ostirala eta larunbata honetan, maiatzak 28 eta 29, ospatuko dira eta hainbat jarduera izango dira.

Beste behin ere, helburu nagusia familian eta lagunen artean jai giroan disfrutatzea izango da, eta bertara gerturatzen direnek ekintza ugari aurkituko dituzte: Diana, adinarteko ginkana, bertso saioa, kalejira musikatua...

Ostiralean emango diote hasiera jaiaei, Alde Izarrak “talent show”arekin. Bi saio egongo dira: 17.30ean umeei zuzendutakoa eta 19.00etan, nagusiei zuzendutakoa. Ekintza honen bitartez parte hartzaileek duten talentua erakusteko aukera izango dute.

Larunbata, maiatzak 29, dianarekin hasiko da goizeko 10.00. Ondoren, 11.00etatik 12.30era adinarteko ginkana egongo da auzoko kaleetatik.

Arratsaldeko 17.00etan bertso saioa egongo da. Solokoetxeko bertso eskolak antolatuta,Uxue Alberdi eta Nerea Ibarzabal bertsolariek Santiago plazako balkoi batetik bestera girotuko dute arratsaldea. Jaiei amaiera emateko asmoz, kalejira musikatua eskainiko dute.

Aurreko urtean, covid-19aren pandemiak sortutako egoera sanitarioa zela eta, jaien formatua aldatu behar izan zuen Jai Batzordeak, eta hainbat ekintza antolatu zuen on-line bitartez. Aurten auzotarrek kaleak hartuko dituzte berriro ere.