![Lasabaster eta Uranga, Maddi eta Xuarekin, lehenbizikoz lauak kalean elkartu zirenean. (NAIZi utzitakoa)](/media/asset_publics/resources/000/748/842/article_main_landscape/aranjuez.jpg)
Jada Xua eta Maddi alabekin ziren etxean, hirugarren gradua eskuratuta, baina orain guztiz aske dira Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga –pultsera kendu diete–, beraiei Auzitegi Nazionalak ezarritako hamabi urtetako kondena asteburu honetan agortu baita.
Usurbilen atxilotu zituen biak 2009ko ekainean Polizi espainolak, ETAko kide izatea egotzita.
Azken urteotan haur motxiladunen arazoaren erakusgarri izan da beren kasua. Xua Valentziako Picassent espetxean jaio zen eta hiru urte betetzean amarengandik banatu zuten, espainiar espetxe araudiak hala agintzen duelako. Aldeko kanpaina zabala piztu zuen honek, Xua Gurasoekin Etxera ekimenaren bitartez, berez Lasagabasterrek zein Urangak kalean egon beharko luketela nabarmenduz (hirugarren laurdenak sobera beteta zituzten) eta egoera konpontzeko eskatuz.
2020ko otsailean, Valentziatik Aranjuezera lekualdatu zituzten eta bertan jaio zen bigarren alaba, Maddi.
Urtebete baino gehiago auzitegietan eta kalean eginiko lanaren ondorioz, pasa den urteko azaroan heldu den arazoa zertxobait leuntzen zuen hirugarren gradua. Martutenera ekarri zituzten hiruak eta bertan ama direnentzako modulurik ez denez, kondena etxean betetzen segitzeko baimena jaso zuen Olatz Lasagabasterrek lehenik, eta Patxi Urangak gero.
Orain etxean eta guztiz aske dira lauak, beraz; kondena jasotako bi gurasoak eta espetxean jaio diren bi haur txikiak.
![Capdevielle-iriart](/media/asset_publics/resources/001/133/111/article_thumb_horizontal/capdevielle-iriart.jpg)
Etchegaray anuncia que votará por la candidata del Nuevo Frente Popular
![Plaza-toros](/media/asset_publics/resources/000/924/147/article_thumb_horizontal/plaza-toros.jpg)
La peña Sanduzelai denuncia que la Policía española le amenazó con una multa de un millón
![Loiu](/media/asset_publics/resources/001/133/476/article_thumb_horizontal/loiu.jpg)
El piloto del avión que debía deportar a Youssef se niega a despegar con el joven a bordo
![Neandertales1](/media/asset_publics/resources/001/133/450/article_thumb_horizontal/neandertales1.jpg)
La evolución de los neandertales durante 150.000 años en Euskal Herria
![Frame_txupinazo](/media/asset_publics/resources/001/133/678/article_thumb_horizontal/frame_txupinazo.png)