Mijain Lopez kubatar borrokalari ospetsuak 130 kg baino gehiagoko mailan finala irabazi du Iakobi Kajaia georgiarraren aurka (5-0). Honekin, Olinpiar Jokoetan irabazten duen laugarren urrezko domina kolkoratu zuen. Guztiak erreskadan irabazi ditu, 2008an Pekinen hasi eta Tokioraino, Londres eta Tokiotik igarota.
Urrezko domina honekin, Kubako historiako kirolaririk sarituena ere bilakatu da.
Gainera, bigarren urrezko domina da Kubarentzat Tokio 2020an eta biak 20 minutuko tartean kolokoratu ziren. Izan ere, Luis Alberto Orta Sanchezek irabazi zuen urrea greko-erromatar borrokako 60 kg kategorian, Kenichiro Fumita japoniarraren aurka, hain zuzen ere (1-5).
Balentria ederra osatu du Mijain Lopezek. Palmaresa bikaindu du 38 urte dituela. Bost aldiz izan da munduko txapeldun (eta hiru aldiz zilarra), hiru aldiz Munduko Kopako txapeldun, eta bost aldiz Panamerikar Jokoetako txapeldun.
«Teofilo Stevenson zenari agindu nion, handienari, domina hau konkistatuko nuela, eta Felix Savoni ere esan nion. Bete izana harrotasun handia da, ez helburu bat», esan zuen Granman (Alderdi Komunistaren Batzorde Zentralaren Organo Ofiziala) Rion hirugarren urrea irabazi berritan.
Bai Stevensonek (1972, 1976, 1980) bai Savonek (1992, 1996, 2000) hiru urrezko domina irabazi zituzten jarraian boxeoan, pisu astunen kategorian. Mijain Lopez sartu zen arte, beraiek eta Ramon Fonst (1900an ezpatan, 1904an ezpatan eta floretean) esgrima-tiratzaileak bakarrik lortu zuten horrelako zerbait.
Urrezko domina horri esker, Mijain Lopezek hiru titulu olinpikoak berdindu zituen, Alexander Karelin (1988, 1992, 1996) greko-erromatarraren atzetik. Novosibirskeko borrokalariak Munduko Txapelketetan daukan errekorra hobetzea kasik ezinezkoa da (bederatzi aldiz izan da Munduko Txapeldun), baina Mijain Lopezek Tokion eskura zeukan urrezko domina olinpikoen marka hobetzea.
Gainera, bigarren urrezko domina da Kubarentzat Tokio 2020an, biak 20 minutuko tartean izan ziren, Luis Alberto Orta Sanchezek irabazi baitzuen urrea, greko-erromatar borrokan ere bai, baina 60kg kategorian.
Kondaira, Mikhainek palmares inbidiagarria du. Bost aldiz izan da munduko txapeldun (eta hiru aldiz zilarra), hiru aldiz Munduko Kopako txapeldun, eta bost aldiz Panamerikar Jokoetako txapeldun. 2004an, 17 urte besterik ez zituela, Atenasen hasi zuen ibilbide olinpikoa, bertan bosgarren geratuz. Ordutik, urrezko dominak irabazten joan da.