![Bilboko Guggenheim Museoko garbitzaileek soldata-arrakalaren hileta antzeztu dute. (ELA)](/media/asset_publics/resources/000/821/574/article_main_landscape/guggenheim-garbitzaileak.jpg)
Bilboko Guggenheim Museoko garbiketako langileek 57. greba eguna dute ostiral honetakoa eta, pairatzen ari diren genero-diskriminazio egoera salatzeko, hileta sinbolikoa egin antzeztu dute.
ELA sindikatuak ohar baten bidez gogoratu duenez, Guggenheimeko garbitzaileen (gehienak emakumeak) eta kale garbitzaileen (gehienak gizonak) artean 7.000 euroko soldata-arrakala dago.
Halaber, grebaren helburua «diskriminazio egoera honekin amaitzea» dela azpimarratu dute, eta «hori lortu arte ez dute etsiko». Hori dela eta, «abuztuan zehar euren borroka agerian uzteko greban eta dantzan» jarraituko dutela aurreratu du ELAk.
Titanioak, museoa eraikitzeko erabili zuten materialak, emakumeek sufritzen duten prekaritatea ezkutatzen duela esan du ELAk: «Titanioaren atzean emakume aurpegia duen prekaritate handia dago».
Enpresari eta haren alde dauden erakundeei (Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Lakuako Gobernua) Bilboko «eraikin enblematiko honetako langileek jasaten duten soldata arrakala» ezabatuko duen hitzarmen bat negoziatzeko deia egin die, langileek hainbat ekintzaren bitartez galdegin bezala.
«Erakundeek benetako berdintasunaren abangoardia izan behar dute, eta emakumeek emakume izateagatik lan munduan pairatzen duten soldata arrakalaren aurkako borrokan eredu izan beharko lirateke. Martxoaren 8a ezin da argazkirako eguna izan; greba honek agerian utzi duen bidegabekeriarekin amaitu behar dutela», adierazi zuen duela egun batzuk Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak lan-gatazka honi buruz.
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)