Benetako zaldien faltan, egurrezkoak. (Omar Haj KADOUR | AFP)
Benetako zaldien faltan, egurrezkoak. (Omar Haj KADOUR | AFP)
ONG batek antolatu du ekimena. Irabazleak, podiumean. Omar Haj KADOUR | AFP
ONG batek antolatu du ekimena. Irabazleak, podiumean. (Omar Haj KADOUR | AFP)
Mota askotako kirolak «joku olinpiko» hauetan. (Omar Haj KADOUR | AFP)
Mota askotako kirolak «joku olinpiko» hauetan. (Omar Haj KADOUR | AFP)
Errefuxiatuen zelaia, kirol gune bilakatuta. (Omar Haj KADOUR | AFP)
Errefuxiatuen zelaia, kirol gune bilakatuta. (Omar Haj KADOUR | AFP)
Dominak banatzeko unea. (Omar Haj KADOUR | AFP)
Dominak banatzeko unea. (Omar Haj KADOUR | AFP)
Koltxoi baten gainean jauzika. (Omar Haj KADOUR | AFP)
Koltxoi baten gainean jauzika. (Omar Haj KADOUR | AFP)
Tokiotik urrun ere, jokuen ikurra. (Omar Haj KADOUR | AFP)
Tokiotik urrun ere, jokuen ikurra. (Omar Haj KADOUR | AFP)
NAIZ

Haur errefuxiatuen «joku olinpikoak»

Tokioko joku olinpikoak amaitu dira baina Siriako gerraren ondorioak ez. Bertako errefuxiatu gune batean txapelketa olinpikoa antolatu dute, batetik bertako umeen egunerokoa arintzeko eta bestetik eremu horren bizibaldintzak erakusteko.

Errefuxiatuen zelaia, kirol gune bilakatuta. (Omar Haj KADOUR | AFP)
Errefuxiatuen zelaia, kirol gune bilakatuta. (Omar Haj KADOUR | AFP)

‘Kanpin dendetako joko olinpikoak’ ospatu dituzte Siriako Idleb herrialdean (Kurdistanen ondoan) kokatuta dauden dozena bat kanpamentutako 120 umek. Parte hartzaileak 8 eta 14 urte bitarteko gazteak izan dira eta bertan hainbat diziplinatan lehiatu dira: disko jaurtiketan, altuera jauzian, arte martzialetan, gimnasian, badmintonean eta baita fikziozko zaldi lasterketan ere, non kartoizko zaldi batekin kabriolak egin dituzten. Egunerokoa alaitzeaz gain, kanpaleku horien erakusgarri bilakatu da ekimena.

Errefuxiatu zelai bakoitzari kolore bateko petoa esleitu diote eta, horrela, umeek beraien kanpamentuaren izenean jokatu dute. Haurrak ez dira eliteko kirolariak izan. Dezente izan dira altuera jauzian barra ukitu duten gazteak edota gimnasiako saltoak gaizki exekutatu dituztenak. Izan ere, Violet GKE-ak antolatutako ‘kanpin dendetako joko olinpikoetan’ kirol emaitzak lortzea baino askoz garrantzitsuagoa izan da haurrek ondo pasatzea eta une batez bizi duten errealitatea alboratzea.

«Asko dibertitu gara», esan du 12 urteko Walid Mohamed al-Hassanek. «Luzera jauzian bigarren postua lortu dut», gehitu du hiru lagunen besotik.

Violet GKEko kide eta antolatzaileetako bat den Ibrahim Sarminik azaldu du ekitaldiaren helburua «umeek hainbat kirol mota deskubritzea» izan dela. Baina gaineratu du «kanpalekuko biztanleengan, haurrengan eta helduengan» jarri nahi zutela arreta, «bizitza oso gogorrak baitituzte».

Izan ere, Siriako gerran ia milioi erdi pertsona hil dira eta milioika pertsona lekualdatu behar izan dira 2011az geroztik. Idlebeko probintziak esaterako, hiru milioi biztanle inguru ditu eta ia erdiak errefuxiatu zelai informaletan bizi dira; sarritan muturreko pobrezia baldintzetan. Horregatik, beraien beharrizanak asetzeko laguntza humanitarioa eta GKEen babesa ezinbestekoak dira.

Siriar ordezkaritza joko olinpikoetan

Tokion, 2020ko Joko Olinpikoen itxiera ekitaldia egin zen igandean eta siriarrak bi taldetan ikusi zitezkeen: alde batetik, beraien herrialdeko ordezkaritza ofizialean eta, bestetik, errefuxiatuen talde olinpikoan, zeina duela bi ediziotik existitzen den.

Errefuxiatu taldeko siriar bakar batek ere ez zuen domina bat irabaztea lortu. Baina Siriako ordezkaritzak brontzezko domina bat eskuratu zuen halterofilian (109 kg baino gehiago) Man Asaadi esker.