Hondarribiko emakume talde batek 1993an eskaera bat bidali zion herriko Udalari, Alardean gizonen maila berean parte hartzeko eskatuz. Erantzunik jaso ez zutenez, 1996an 26 emakume atera ziren kalera, orduko Alardearen erdian. Hura izan zen gaurko aldarri sendoaren lehen hazia.
1996.
— Jaizkibel Konpainia (@Jaizkibel6) September 8, 2021
25 urte.
1000 oroitzapen.
Helburua ia ezinezkoa zela ez zekitelako egin zuten emakume hauek salto Alardera, 1996.aren irailaren 8an, agintariei zuzenean desfilean parte hartzeko eskakizuna helarazteko asmoz.#nierejaizkibelekin pic.twitter.com/zhvvoWF4GW
Hazi hartatik jaio zen Jaizkibel Konpainia, gaur 25 urte, herri bizitzan eta Alardean emakumeen parte hartzea bultzatu asmoz. Bide luzean urrats handiak eman dituzte alarde parekide baten aldeko aldarrian. Hala ere, ez da trabarik gabeko bidea izan.
Hasieratik pairatu behar izan dituzte Alarde baztertzailearen aldekoen partetik irainak eta erasoak eta asko izan dira urte hauetan bizitako tentsio uneak. Dena den, osasun krisiaren aurretik egindako azken alardean, 2019an, aurrera pauso nabarmenak antzeman ziren. Nahiz eta ez zen plastiko beltz eta halakorik falta izan, aurrekoetan baino askoz urriagoak izan ziren.
«25 urte joan dira harrezkero eta mende laurden honetan "Emakumeak Alardean" aldarriak izugarrizko indarra hartu du, hamaika aldiz biderkatu da. Emakume haiek zabaldu zuten bidezidorra bide bilakatu da dagoeneko», gehitu du Jaizkibelek sare sozialen bitartez.
Eta uztailean, aurtengo Alardean, ohiko formatuan, 22. konpainia izateko haien prestutasuna ere aurkeztu zuen Jaizkibelek, nahiz-eta azkenean, pandemia dela-eta, ez den inolako Alarderik egonen.
Elkartasun mezu ugari
Asko izan dira egun honetan, lehen ordutik, lehen 26 emakume horien eta ordutik batu diren milaka guztien lana txalotu dituztenak. Sortuk parekidetasunaren aldeko borrokak «aurrera» jarraitzen duela nabarmendu du, EH Bildu Gipuzkoako batzarkideek, aldiz, zapia jantzi dute gaurko osoko bilkuran, non Elkarrekin Gipuzkoako kideek ere gogoan izan duten Jaizkibel.
25 urte emakumeek Hondarribiko alardean parte hartzeko lehen ahalegina egin zutela.
— SORTU #LehenikHerria #PrimeroLaGente (@sortuEH) September 8, 2021
Gaur ez da alarderik izango pandemia dela eta. Baina parekidetasunaren aldeko borrokak aurrera darrai.
Gora alarde parekidea! Gora Jaizkibel konpainia! pic.twitter.com/1lFn01fQyk
Baita Izarkom bezalako kooperatiba batek edota norbanako ugarik ere igorri nahi izan diete haien elkartasuna sare sozialen bitartez, duela 25 urte dagoeneko ‘EGIN’ egunkariko lehen orria ere gogora ekarriz.
Duela 25 urteko Egin egunkariko azala, lerroburu guztiz adierazgarriarekin. #NiEreJaizkibelekin
— Dani Hernandez (@irundani) September 8, 2021
Gora Jaizkibel! ✊
( 500 azal liburutik hartua). pic.twitter.com/71kq3PBm0J
Emakume haiek lehen urratsa eman zuten (1996) eta @Jaizkibel6 k (1997) espazio bat eskaini zigun jai parekidean sinisten dugunoi. Herri bat gara, jai bat dugu eta Alarde bat behar dugu. Eman dezagun urrats bat gehio ta izan dadila Jaizkibel Alardeko 22. Konpainia 2022 urtean!! pic.twitter.com/dB3fVq6Q8O
— Garikoitz Lekuona (@Garileku) September 8, 2021
Me sirve tu futuro,
— (S)iria (@IriaEpaltza) September 8, 2021
Que es un presente libre,
y tu lucha de siempre
sí me sirve.
Me sirve tu batalla sin medalla!
Gaur ez da alarde matxistarik egongo.
Hala bedi hemendik aurrera!#GoraJaizkibel#Jaizkibel#AlardeParekidea#Berdintasuna behingoz! pic.twitter.com/dqe3OEjp1a
Aupa @Jaizkibel6;
— izarkom (@izarkom) September 8, 2021
Sekula ez zarete borroka honetan bakarrik egongo!#Jaizkibel #nierejaizkibelekin pic.twitter.com/1RixzfZTU0