![Orain arte 18 urtetik beherakoentzat zen neurria 25 urtera arte zabaldu du Gobernu frantziarrak. Hala, Ipar Euskal Herriko 25 urte bitarteko emakumeek doan jasoko dituzte antisorgailuak. (GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/829/628/article_main_landscape/antisorgailuak.jpg)
Heldu den urtarriletik aitzinera Ipar Euskal Herriko 25 urte bitarteko emakumeek doan izanen dituzte antisorgailuak, baita kontrazepzioarekin lotutako mediku froga eta kontsultak ere. Kontrazepzioaren baliabidea gutxi erabiltzen dute gazteek eta horri buelta eman nahian hartu du neurria Gobernu frantsesak, abortuak gutxitu daitezen.
Olivier Veran Osasun ministro frantsesak iragarri du neurria, ostegun honetan. Oroitu duenez, orain arte 18 urte bitarteko neskek dohainik jasotzen zituzten baliabide horiek, eta urtarrilaren 1etik aitzin 25 urte arteko emakumeengana zabalduko da aukera. Izan ere, ikusi dutenez, adin horretara arte antisorgailuak erabiltzeari uko egiten diote neskek eta horretarako lehendabiziko arrazoia diru falta da.
Ministroak ez du zehaztu zenbat gutxitu den erabilera hori, baina France2 telebista kateari emandako elkarrizketa batean esplikatu du 25 urtetan jarri dutela muga autonomia ekonomikoa adin horretan lortzen dela kontuan hartuta.
Gizarte Segurantzak bere gain hartuko du edozein motatako antisorgailuen kostua, eta errezetak lortzeko kontsulta, analisi eta auzi honekin lotutako arreta guztiena ere bai. Urtero 21 milioi euro suposatuko ditu horrek.
2020tik, 15 urtetik beherakoei ere bai
Urtarrilaren 1etik aitzin, 1,5 milioi emakumeri eragingo die neurriak Estatu frantsesean. Orain arte antisorgailuen %65en dirua itzultzen zitzaien.
2013tik dohainik jasotzen dituzte baliabide hauek 15 eta 18 urte bitarteko neskek, eta horrek abortuak pixka bat gutxitzen lagundu duela baieztatu dute. 2020ko abuztutik, 15 urtetik beherako neskei ere ematen diete antisorgailuak doan jasotzeko aukera.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)