![Super Amara Bera Berak Gascan jokatuko du joaneko partida Paris 92ren aurka; irudian, Boada Ainhoa Etxeberriari baloia pasa nahian. (Gorka RUBIO/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/836/902/article_main_landscape/boada-etxeberria.jpg)
Behin Liga hasita dagoela Ohorezko Mailan –asteburu honetan atsedena dago–, non Super Amara Bera Bera Rocasa Gran Canariarekin lidertzan berdinduta dagoen lau partidaren ostean, Europara begiratzeko unea gero eta gertuago du Donostiako taldeak.
Astelehen honetan klubak berak jakinazari duenez, zehaztu egin dira European Leagueko Q2 kanporaketaren datak. Paris 92 taldearen aurkako joaneko partida urriaren 17an (igandean) jokatuko du Gascan (12.00) eta itzulekoa Issy les Moulineuxen izango da astebete beranduago, hilaren 24n (16.00).
ETB1ek eskainiko du joaneko partida zuzenean. Michalis Tzaferopoulos eta Andreas Bethmann greziarrak izango dira epaileak eta Cesar Castillo britainarra, EHFko delegatua.
Erronkak zailtasun handia du, donostiarrek Frantziako Liga indartsuko talderik garrantzitsuena aurrean izango dutelako. Hori bai, Bera Bera bezala, Paris 92 taldeak jokaturiko lau norgehiagokak irabazi ditu Ligan. Egin dituen fitxaketen artean daude, besteak beste, Lara Gonzalez Espainiako selekzioaren defentsako oinarria; Niombla, eskarmentu handiko lehenengo lerroko jokalaria; edota Brestetik etorritako Fofana hegalaria eta Metzetik iritsi den Sajka albokoa.
Horrez gain, taldean jarraitzen dute Laura Flippes Olinpiar Jokoetan urrea lortu eta ezker hegalari onena izendatu zuten jokalaria, Offendal zentral daniarra edo Gabriel atezaina, Frantziako selekzioarekin prestakuntza egin zuena.
Datak zehaztuta, Bera Berak Ligako bosgarren eta seigarren jardunaldien datak aldatu behar izan ditu. Bosgarren jardunaldian donostiarrek O Porriñora egin behar dute bidaia, hilaren 13an jokatzeko (20.30) eta seigarrenean, Elx hartuko du Gascan hilaren 27an (19.00).
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)