![Hondarribian tiroz hilda azaldu den aztorea. (EGUZKI)](/media/asset_publics/resources/000/852/289/article_main_landscape/IMG-20211113-WA0012.jpg)
Tiroz hildako hegazti babestu baten beste kasu bat salatu du Eguzkik Gipuzkoako Fiskaltzan, goiko argazkian ageri den aztorearen kasua, hain zuzen. Azaroaren 13an aurkitu zuten Jaitzubian, Jaizkibelpean, Hondarribiko udalerrian.
Hau da ehiza denboraldi honetan Eguzkik Gipuzkoan ezagutu duen honelako bosgarren kasua. Izan ere, urriaren 6an arrano txiki bat (Hieraetus pennatus) aurkitu zuten Errezilen; 16an, elanio urdin bat (Elanus caeruleus) Seguran; 24an, belatz handi bat (Falco peregrinus) Jaizkibelen, eta 27an, gabirai bat (Accipiter nisus) Usurbilen.
«Nabarmendu nahi dugu aztorea ez dela ehiza denboraldi honetan tiroz bota duten bosgarren hegazti babestua, baizik eta Eguzkik ezagutu duen bosgarrena. Hau da, Eguzki kasu bakan batzuk ezagutzera (eta ezagutaraztera) baino ez da iristen. Izan ere, lehengoan jakin genuen tiroz botatako 33 hegazti artatu zituztela iaz Igeldoko Arrano Etxean, horietatik 21 babestuak edo ez ehizagarriak. Horien artean, hiru sai arre (Gyps fulvus). Halaber, kontuan izan behar da Arrano Etxera iristen den hegazti kopurua, handia izanda ere, icebergaren tontorra baino ez dela, pentsatzekoa baita botatako hegazti asko jasoko dituztela tiro egiten dietenek (ezkutatzeko, disekatzeko edo auskalo zertarako) eta beste asko sasi artean galduko direla», gaineratu du talde ekologistak.
«Hemen arazo kroniko bat dago, Aldundiak, alor honetan eskumenak dituen administrazio nagusiak, orain arte behar bezala tratatu ez duena. Horregatik poztu ginen lehengoan Jaizkibelgo hainbat ehiza-postu itxiarazi zituelako, postu horien inguruetan belatz bat tiroz bota ondoren (eta, esan dezagun bide batez, Eguzkik Fiskaltzan salaketak jarri ondoren). Alabaina, orduan esan genuen bezala, ikusteko dago momentuko erreakzioa izan zen, urrian kasuak pilatu zirelako, edo benetan Aldundiaren politika berri baten abiapuntua den. Berandu baino lehen ikusiko dugu», salatu du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)