Getxoko PPko gazteek Kristobal Kolon konkistatzailearen kale izenaren plaka bere lekura itzuli dute, urriaren 12aren bueltan Ernaiko gazte batzuek kendu ostean. Izan ere, gazte abertzaleek gutun bat helarazi nahi izan zioten Udalari plaka kentzearen arrazoiak azalduz.
«Kolonialismoaren, espainiak faxismoaren eta 78ko erregimenaren zapalkuntza eta sarraskien adierazle da plaka hau. Plakak hori guztia goresten eta omentzen du, eta horregatik uste dugu izen hau gure kaleetatik ezabatzea dela onartu daiteken aukera bakarra. Guk lehen pausoa eman dugu, orain zuei dagokizue behin betiko kale honen izena aldatzea», zabaldu zuten orduan bideo baten bidez.
Orain PPko kideek beste bideo batekin erantzun dute, kalearen izena zegoen lekuan grabatua.
En respuesta al acto vandálico de los jóvenes de EH Bildu, arrancando la placa de la calle Cristóbal Colón en Getxo:
— NNGG Bizkaia (@NNGGBizkaia) November 27, 2021
Volvemos a colocar la placa de la calle, y decimos que esta NO es forma de hacer política.@jorgepanera | @miguelsastreuya | @NNGG_Es pic.twitter.com/yJzKdMiNyr
«Kale bateko plaka kentzea. Hori al da Getxon nahi dugun politika? Duela egun batzuk Bilduko gazteak Negurira gerturatu ziren Kristobal Kolon kaleko plaka kentzera. PPko gazteok mota nonetako ekintza politikoei uko egiten diegu, eta alternatiba eta proposamenen politika bat defendatzen dugu, gizartea eta bizilagunen ongizatea bilatzen duena», dio gazteleraz Bizkaiako bozeramaileak.
Getxoraino Espainiako PPko gazteen kide bat joan da Bizkaiko kideari babesa ematera. «Hemen gaude gure herrialdearen historiarako hain garrantzitsua izan den pertsonaren plaka kentzearen ekintza bandalikoa salatzeko. Horrek erakusten du Bilduren politika sarraskira lotutako politika bat dela», dio honek.
Kritikak EAJ eta PSEri ere bideratuak izan dira, hauek baitira Getxon indarrean dauden alderdiak, «Bildu babesteagatik».
Algortako Ernaik erantzun nahi izan dio PPri, Twitter bidez. Milioika biktima eta herrialde osoak kaltetu zituen pertsona bat defendatzeak asko esaten du haiei buruz, nabarmendu dutenez.
▶️ 50.000.000 biktima baino gehiago eragin, herrialde osoak kaltetu, hauen baliabide naturalen expolioa bultzatu, tokiko hizkuntzen etnozidioa, torturak, bortxaketak eta sarraski lazgarriak eragin zituen pertsona omentzen duen plaka bat horrela defendatzeak asko erakusten du https://t.co/G1iF0ALbUc
— Ernai Algorta (@AlgortaErnai) November 30, 2021
«Gazteok ez dugu onartzen gure herrian horrelako figurarik omenduko duen plakarik, eta ez dugu onartzen hau defendatzen duen mezurik. Inperialismo basatiari eta faxismoari fgorazarre egin eta laudatzen duen Espainiar erregimena ez dugu onartzen. Argi daukagu, herri bezala etorkizun duinik nahi badugu guzti honekin hautsi beharra daukagu», esan du Ernaik sare sozialetan.