NAIZ

Altunak ezker eskua minduta duela-eta, Peio Etxeberria arituko da Martijarekin igandean

Amezketakoak ezker eskua minduta duela jakinarazi du Aspe enpresak eta hala, igandeko partidan bere ordez Peio Etxeberria arituko da, Martijarekin bikotea osatuz. Bikote honek Jaka-Mariezkurrenaren aurka jokatuko du Logroñoko Adarragan 17.00etan abiatuko den pilota jaialdiaren barnean. 

Jokin Altuna, Tolosako Beotibarren jokaturiko azken partidan. (Gorka RUBIO/FOKU)
Jokin Altuna, Tolosako Beotibarren jokaturiko azken partidan. (Gorka RUBIO/FOKU)

Jokin Altuna, egungo Buruz Buruko eta Lau eta Erdiko txapelduna, min hartuta dago eta hala, mina areagotu ez dadin, asteburu honetan partidarik ez jokatzea erabaki du. Amezketakoak ezker eskua minduta duela azaldu du Aspek eta Peio Etxeberria, azken Lau eta Erdikoan finalerdietara iritsitakoa, arituko da bere ordezko gisa igandeko partidan, Binakako txapelketako laugarren jardunaldian.

Etxeberriak, Julen Martijarekin bikotea osatuz, Jaka eta Mariezkurrenaren aurka jokatuko du Logroñoko Adarraga pilotalekuan 17.00etatik aurrera abiatuko den pilota jaialdiaren barnean. 

Altuna III.a-Martija bikotea, lehen partida galdu eta hurrengo biak irabazita, bi punturekin dauden bost bikoteetako bat osatzen dute. Jaka-Mariezkurrena II.ak, aldiz, partida bakarra irabazi dute, pasa den asteburuan jokatutakoa, Laso eta Imazen aurka, hain zuzen ere.