![Greban dauden Novaltiako langileak elkarretaratze batean. (Marisol RAMIREZ | FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/778/782/article_main_landscape/novaltia.jpg)
Novaltiako langileek 900 greba egun beteko dituzte urtarrilaren 7an, ostiralean, eta enpresako zuzendaritzari eskatu diote «jasaten duten prekarietateari amaiera emango dion» hitzarmena negoziatzeko.
Ohar batean, ELAk gogoratu du Novaltiako langileen greba 2019ko uztailean hasi zela eta «Europako grebarik luzeena» bihurtu dela. Sindikatuak salatu du zuzendaritzak «uko egin diola negoziatzeari» eta Lan Ikuskaritzak ere «uko egin dio enpresa jazartzeari eta zigor serioal jartzeari, grebalarien eskubideen aurka egindako etengabeko urraketei bizkar emanez».
ELAk azaldu duenez, Novaltia kooperatiba sozietate bat da, Bizkaiko 200 farmazia inguru dira sozietate horretako bazkideak, eta azken hiru urteetan 3,2 milioi euroko irabaziak izan ditu. Novaltiako zuzendaritzak, ordea, langileei 950 euro ordaintzen dizkiela salatu du sindikatuak, «hitzarmena bertan behera utzi baitzuen Zaragozan dagoen zuzendaritzak orain dela hiru urte».
Gainera, enpresak «greba eteteko ahal duen guztia egiten duela» gehitu du. Hala ere, ELAk esan du 2022an, «greban dauden pertsonek tinko jarraitzen dute borrokan eta, asteko egun guztietan mobilizatuz» eta zuzendaritzari eskatu diote «eser dadila jasaten duten prekarietateari amaiera emango dion hitzarmena negoziatzera».
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Palestina](/media/asset_publics/resources/001/145/063/article_thumb_horizontal/palestina.jpg)
Palestinaren aldeko keinuak eta sionismoaren arbuioa hedatu dira Donostiako Klasikoan
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)