Alessandro Ruta

Umberto Eco, bere gogoetak oraindik bizirik daude

Asteazken honetan, urtarrilak 5, Umberto Ecok 90. urtebetetzea ospatuko luke. Ezin izango du, noski, 2016an hil baitzen. Hala ere bere figura oso garrantsitsua izan da, mundu guztian, eta oraindik ere egin zituen hausnarketek bizirik diraute.

Umberto Eco, 1977an Modenako bere etxeko liburutegian.
Umberto Eco, 1977an Modenako bere etxeko liburutegian. (GETTY IMAGES)

Umberto Eco Italiako idazleak, 2016an hil zena, gaur 90. urtebetetzea beteko luke. Bere figura oroitzeko berrikusiko ditugu egin zituen hausnarketak. Bost alorretan egindako gogoetak aztertuko ditugu.

Telebista

Oso zaila da finkatzea Ecoren figura, erreferentzia orokorra izan baitzen. Idazlea, bai, baina batez ere unibertsitateko irakasle eta filosofoa, zer esanik ez. Semiologo, hain zuzen ere, zeinuen ikertzaile. Ezinbestekoa da, Ecoren filosofia ulertzeko, ‘Diario minimo’ liburua ezagutzea. 1963an argitaratu zuen liburu honetan, gutxienez bi saiakera Italiako kulturan sartu dira. Bat, agian garrantsitsuena, ‘Fenomenologia di Mike Bongiorno’ da. Italiako telebista-aurkezlerik ospetsuena zen, 50 urtez pantaila txikian lehiaketeen protagonista. Nahiz eta figura mitiko izan, oso tipo normala, baldarra zen: Ecoren arabera, Bongiorno konformismoaren sinboloa zen, eta telebistak konformismoa eta nolabait erreztasuna edo batez bestekotasuna erakutsi nahi zuen. Konzeptu hau, orain dela 60 urte, iraultzailea zen. Aipa dezakegu Eco lehen telebistaren kritikoa izan zela, baina ez programei begira, baizik eta bideari.

Konplotak

Alessandrian jaio zen intelektualari gehien gustatzen zitzaiona Erdi Aroa izan zen. ‘Il nome della rosa’, bere lanarik ezagunena, 1327 urtean kokatuta dago. Eco-ren lehen nobela izan zen, baina ez zen izan bakarra: baita oso garrantzitsuak ere ‘Il pendolo di Foucault’, ‘L'isola del giorno prima’, ‘Baudolino’, ‘Il cimitero di Praga’ eta ‘Numero zero’ izan dira. Ia edozein nobelatan konplotaren teoria bat badago, eta horri buruz askotan idatzi zuen Ecok. Hori jakina, aitzakia narratiboa zen, baina atzean beti ikasketa bat zegoen. «Errealitatea onartzen ez dutenek, konplotak erabiliko dituzte. Dena den konplotak bai, badaude, baina normalean berehala agertzen edo bilatzen dira, Julio Cesaren hilketarena adibidez», behin salatu zuen Alessandriakoak.

Itzulpenak

Ecok ingelesa, frantsesa eta alemana ezagutzen zituen. Gehi latina, noski, eta grekoa, zientzia-putzua baitzen Italiako filosofoa. Beraz oso erraza zen, berarentzat, salto egitea hizkuntza batetik bestera. ‘Dire quasi la stessa cosa’ (‘Ia gauza bera aipatzea’) itzulpenari buruzko Ecoren liburu bitxikeria bat izan da. Bere ustez itzulpena uneoro ’bitartekaritza’ da, idazlea eta itzultzailaren artean, oso zaila, edo ia ezinezkoa, da jatorrizko zentzua mantentzea. Horregaitik Ecok, Raymond Queneau-ren ‘Exercises de style’ ikasi ondoren, uste zuen idazlea eta itzultzailea elkarrekin lana egin beharko luketela. Semiotikari dagokionez, itzultzaileak, azken finean, «ezin du leiala izan», «negoziatzaile bat» baita, eta «irakurle-modelo» abstrakto batekin harremanak dauzkalako.

Komikiak

«Hamaika egun pasatuko nituzke irakurtzen Homero, Biblia edota Dylan Dog aspertu gabe». Zalantzarik gabe, hau da Umberto Ecoren esaldirik ospetsuenetako bat. Zuek bai Homero (‘Iliada’, ‘Odisea’) bai Biblia ezagutuko dituzue, baina Dylan Dog hori zer da? Komikiaren pertsonaia bat, 1986 jaiotakoa, Tiziano Sclaviren eskutik: DD ‘ametsgaiztoaren ikertzailea’ da, oraindik ere argitaratzen delako, eta sekulako arrakasta lortu zuen, milioika kopia saltzen baitzituen (niri ere asko gustatzen zait, bide batez, eta liburutxuak biltzen nituen). Baina komikiak Italian beti nitxo baten egoten ziren, bigarren mailako gauza bat alegia. Behintzat Umberto Eco agertu arte: Alessandriako filosofoak aurretik, hainbeste garrantzia eta duintasuna eman zizkien komikiei. Hainbat saiakera eta liburua argitaratuko zituen idazleak, kontsumiltzaile peto-petoa izanez, bai Italiako komikiekin bai AEBkoekin, Charles Schulzen ‘Peanuts’ esate baterako. «Kultura popularrean daude, musika edo zinema moduan», azaldu zuen idazleak ‘Apocalittici e integrati’ 1964ko saiakeran. Omenaldiko giza ‘Dylan Dog’ baten agertuko zen Eco, noski margotuta.

Sare sozialak

Ecoren azken borrokarik bat sare sozialen aurka izan zen. Behin baino gehiago idazleak aztertu zuen nola Twitter edo Facebook erabiltzen diren, bukaera honekin: «Daukate zerbait onanistikoa eta ilusioduna, baina benetako arazoa filtro egitea da. Kasualitatezko pertsona baten iritziak ezin du adituaren batena garrantsia bera edukitzea, are eta leku berean». Eta gero: «Sare sozialek milaka zoroei ahotsa eman diote: lehenago jende hau tabernaren baten zegoen, tontakeriak esaten, ardoak edaten, zapladaz zaplada. Orain jende hauek hitz egin dezake publikoan, aske».

Dena den, Ecoren salaketa ez da sare sozialei, baizik eta komunikabideei eta informazio gaindosiari: «Gaur egun albisteak Internetez hartzen dugu, baina askotan gezurrak dira. Beraz, onena izango litzake webgune asko konparatzea, baina ez dago ez gogorik ez denborarik egiteko».

Pertsonalki utzi nahiko nukeen oroimena da Umberto Ecoren beste esaldi bat: «Irakurtzen ez duenak bizitza bakarra, berea, biziko du. Aldiz, irakurleak 5.000 urteko bizitza igaro du». Erabat ados nago honekin.