EHUk komikien inguruan ikasteko gida bat sortu du, komiki formatua duena, hain zuzen ere. ‘Komikiak aztertzeko gida bat’ liburuak komikien azterketarekin lotutako hastapen eta alderdi nagusiak jasotzen ditu: hizkuntza, ekoizpena, banaketa metodoak, ikerketa eremuak eta munduan zehar garatu diren tradizioak eta generoak aztertzen ditu.
![Xabier Arauzo, Bizkaiko Aldundiko euskara zuzendaria; Josean Morlesin, lanaren koordinatzailea eta Arte Ederren Fakultateko irakaslea; eta Jon Kortazar, EHUko katedraduna.](/media/asset_publics/resources/000/864/619/article_main_landscape/komiki.jpg)
Formatu hori ez da berria, Josean Morlesinek, proiektu honen koordinatzaileak, aurkezpenean adierazi duen bezala. Nabarmendu duenez, «azken urteotan ikerketa lan ugari egin dira komiki moduan, eta ez datoz soilik espazio artistikotik. Komikia, orain, ikerketa eremua da, baina baita komunikazio eremua ere».
LAIDA Literatura eta Identitatea ikerketa taldearen koordinaziopean, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak argitaratu du euskaraz. Jatorriz ingelesez argitaratu zuen Oxfordeko Unibertsitateko TORCH Ikerketa Zentroan dagoen Oxford Comics Network ikerketa sareak.
Gida honen egileak Enrique del Rey Cabero (Alcalako Unibertsitateko Juan de la Cierva doktoretza ondoko ikertzailea eta GILCO Literatura Garaikideko Ikerketa Taldeko kidea), Michael Goodrum (Canterbury Christ Church Unibertsitateko Historia Modernoko irakaslea) eta Josean Morlesin Mellado (Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakaslea eta LAIDA Literatura eta Identitatea ikerketa taldearen kidea) dira. De Rey eta Goodrum gidoiaz arduratu diren bitartean, Morlesinek marrazkiak gauzatu ditu.
Irakasleak gidaren funtzioa nabarmendu du: «Gidak oinarrizko hainbat alderdi teoriko erakusten ditu, gehienentzat ezezagunak direnak, eta ikasgelan garatzen ditugu praktikaren bidez. Komikiaren diziplinari esker, kasu honetan teoria bera den ideia bat modu grafikoan komunikatu daiteke».
Liburua esparru akademikoko publikoari zuzenduta dago, komikien ikerketan hasteko interesa duten ikasleei zein irakasleei, baina interesgarria izan daiteke, oro har, esparru horri buruz gehiago jakin nahi dutenentzat. Euskarazko edizioak Alvaro Rabellik (idazle, ikertzaile eta komiki gidoilaria) eta Jose Carlos Torrek (komikigile, ikertzaile eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea) idatzitako hitzaurrea du. Gidaren bukaeran, Nick Sousanis San Francisco State Universityko irakasleari egindako elkarrizketa dago. Doktore tesia komiki formatuan egin zuen eta 2015ean argitaratu zuen Harvardeko Unibertsitateak, Unflattening izenburupean.
Argitalpenaren paperezko edizioa liburu-dendetan saltzen den bitartean, formatu digitalean EHUren webgunean doan eskuratu daiteke.
![Neandertales1](/media/asset_publics/resources/001/133/450/article_thumb_horizontal/neandertales1.jpg)
La evolución de los neandertales durante 150.000 años en Euskal Herria
![Frame_txupinazo](/media/asset_publics/resources/001/133/678/article_thumb_horizontal/frame_txupinazo.png)
La lluvia respeta el multitudinario Txupinazo lanzado por Duguna
![15_encierro07](/media/asset_publics/resources/001/133/861/article_thumb_horizontal/15_encierro07.jpg)
Dos toros de La Palmosilla de paseo por la plaza alargan el primer encierro hasta los 4 minutos
![Ertzaina](/media/asset_publics/resources/001/130/803/article_thumb_horizontal/ertzaina.jpg)
La carta de Zupiria deja «fría como el hielo» a la familia de la mujer herida en el Real-PSG
![Control](/media/asset_publics/resources/001/134/197/article_thumb_horizontal/control.jpg)