![2020ko lanbagezia tasarekin konparatuz zerbait hobetu da 2021an, Eustaten arabera.](/media/asset_publics/resources/000/466/848/article_main_landscape/0126_eg_paro.jpg)
Euskal Autonomia Erkidegoak %9,9ko langabezia tasarekin itxi zuen joan den urtea, Lakuak aurreikusitakoa baino emaitza hobea, %10,3koa izatea espero baitzuen.
Langabezia tasa hori 2020koa baino hobea da (%11,4) baina 2019koa baino okerragoa (%9,5). Ea berean, 2021eko laugarren hiruhilekoa hirugarrenarekin konparatzen badugu, urte amaieran udan baino puntu bat altuagoa da langabezia; urtearen amaieran, 104.700 euskal herritar zeuden langabezian, aurreko hiruhilekoan baino 12.000 gehiago.
Gizon langabeen kolektiboak 52.100 pertsona hartzen ditu (3.900 gehiago) eta emakume langabeenak 52.600 (8.000 gehiago).
Lurraldeka, Bizkaian 8.400 langabe gehiago izan ziren, eta, ondorioz, langabezia tasa 1,4 puntu igo zen, %11,3ra arte; Gipuzkoan 27.000 langabetu zeuden, 2.900 gehiago eta langabezia tasa 0,9 puntu igo zen, %7,9raino; Araban 600 langabe gehiago daude, eta langabezia tasa %9,5era iritsi da, aurreko hiruhilekoan baino 0,3 puntu gehiago.
Hiriburuei dagokienez, langabeziak gora egin du Bilbon (4.800 pertsona) eta Donostian (100); Gasteizen, berriz, urteko hirugarren hiruhilekoan bezala mantendu da.
Europako Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, 2021eko azaroan, eskuragarri dagoen azken datu ofiziala, Batasuneko langabezia tasa %6,5ekoa izan zen eta Estatu espainolekoa %14,1ekoa.
Ikasketa maila, generoa, lurraldea eta sektorea kontuan izanda
Ikasketa mailari dagokionez, langabeziaren hazkunderik handiena lehen mailako ikasketak edo ikasketa gutxiago zituztenen artean gertatu zen (1,9 puntuko hazkundea), eta langabezia tasa %13,5ean kokatu zen.
Goi mailako ikasketak amaitu dituztenen artean, langabezia tasa 0,9 puntu igo zen %6,7ra iritsita, eta bigarren mailako eta erdi mailako ikasketak dituztenen artean, berriz, langabezia tasa 0,8 puntu igo zen %11,4ra arte.
Azken urtean, orokorrean, EAEn lana duen biztanleria tasa (951.400) %1,9 hazi zen, 17.800 pertsona gehiago, beraz, 14.900 pertsonak langabezian egoteari utzi zioten.
Lurraldeka eta hirugarren eta laugarren hiruhilekoak konparatuz, Gipuzkoan 3.300 pertsona gutxiagok egiten zuten lan, Araban 400 gehiagok eta Bizkaian 600 gutxiagok. Hiriburuei dagokienez, Donostian jaitsi zen gehien okupazioa, 1.600 landun gutxiagorekin, eta, ondoren, Bilbon (-1.200); Gasteizen, aldiz, 300 landun gehiago izan ziren.
Generoari dagokionez, okupazioaren jaitsiera gizonen artean eman zen (-2.200); emakumeen artean, berriz, aurreko hiruhilekoaren aldean mantendu zen.
Urteko laugarren hiruhilekoan, lana duen biztanleria tasak behera egin zuen industrian 3.100 pertsonatan (%-1,5) eta zerbitzuetan 1.100 pertsonatan (%-0,2); lehen sektorean egonkor mantendu zen eta eraikuntzan 1.900 pertsonatan gehitu zen (%+3,5).
Okupazio tasa, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona landunen gainean kalkulatuta, 0,2 puntu jaitsi zen aurreko hiruhilekoaren aldean, eta %68,1ean kokatu zen. Tasa hori batez bestekoa baino handiagoa izan zen gizonen artean (%71), eta txikiagoa emakumeen artean (%65,2).
Aurreko urtearen amaieran, 902.600 etxe inguru zeudela kalkulatzen da, eta haietatik, heren batek pertsona aktiborik ez zuela, aurreko hiruhilekoan baino 1.700 etxe gutxiago; hamar etxetik ia seitan pertsona aktibo guztiak zeuden okupatuta, 6.900 familia gutxiago; eta etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten 37.900 etxe zeuden, aurreko hiruhilekoan baino 4.400 gehiago.
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Palestina](/media/asset_publics/resources/001/145/063/article_thumb_horizontal/palestina.jpg)
Palestinaren aldeko keinuak eta sionismoaren arbuioa hedatu dira Donostiako Klasikoan
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)