Zaindari eta zaintzaile sinonimoak omen dira
![Pello Zabala, Arantzazun.](/media/asset_publics/resources/000/870/329/article_main_vertical/pello-zabala-arantzazu.jpg)
Hala dio Euskaltzaindiak. Halere, baieztatu didatenez, santuei eta patroiei zaindari esaten zaie, normalki. Haurrak, helduak, gaixoak… zaintzen dituztenei, ordea, zaintzaile esaten zaie. Berez, biek dute esanahi bera eta kasu guztietan erabil litezke. Lagunak esan didanez, hiztegi mailan esanahia berdina izan arren, «eliza txukun edukitzen duen señorari elizaren zaintzailea esango genioke, eta eliza zaintzen duen santuari zaindari». Adibide aproposa iruditu zait, hitzen kutsu hauek Elizak bultzatu duen sistemaren ondorio dira-eta.
Eliza horren bueltan, ordea, jaio da bestelako eredurik. Pello Zabalaren kasuan, bera zaindari eta zaintzaile izan da. Alde batetik, Arantzazuren, fedearen, euskararen, Euskal Herriaren eta eskubideen zaindari izan da. Egon behar zen tokian egon da, beti. Gutako gehienok meza ematen ez baizik eta pankarta baten atzean, proiektu bat bultzatzen, zekien eta zeukan guztia konpartitzen… ezagutu dugu. Beste aldetik, bere kideen zaintzaile izan da. Lagundu, babestu eta maitatu ditu. Komentukoak, eta komentuz kanpokoak. Bere atea zabalik egon da beti, eta bera beti egon da prest.
Azkarra zen, umore onekoa, zintzoa, umila, atsegina eta interesgarria. Bere dohainak ezagunak dira. Berarekin Arantzazuko enbaxadorerik handiena joan da, ziur asko. Fededuna eta aldi berean fedea pizten duen horietakoa zen Pello Zabala. Ez geunden gu, ateook, jainkoan sinisteko prest, ezta berak defendatzen zuen jainko on eta justu horretan sinisteko ere. Berarekin egoteak, ordea, gauza onetan fedea berpizten zizun: humanitatean eta herrian, adibidez.
Pelloren heriotza kolpe handia da. Gure hizkuntzan zaindari eta zaintzaile sinonimoak direlako, baina hitz horiek adierazten dituzten balioak nekez topatzen direlako tamaina honetan pertsona bakar batengan.
Agur eta ohore!
![Neandertales1](/media/asset_publics/resources/001/133/450/article_thumb_horizontal/neandertales1.jpg)
La evolución de los neandertales durante 150.000 años en Euskal Herria
![Topa](/media/asset_publics/resources/001/133/695/article_thumb_horizontal/Topa.jpg)
Topa, senideei aitortza egin eta etxeratzearen aroa irekitzeko
![Frame_txupinazo](/media/asset_publics/resources/001/133/678/article_thumb_horizontal/frame_txupinazo.png)
La lluvia respeta el multitudinario Txupinazo lanzado por Duguna
![15_encierro07](/media/asset_publics/resources/001/133/861/article_thumb_horizontal/15_encierro07.jpg)
Dos toros de La Palmosilla de paseo por la plaza alargan el primer encierro hasta los 4 minutos
![Ertzaina](/media/asset_publics/resources/001/130/803/article_thumb_horizontal/ertzaina.jpg)