NAIZ

Fagorrek 15 milioi euro gehiago fakturatuko ditu 2024an laser ebaketa teknologiari esker

Fagor Arrasatek jauzi teknoliko berria eman duela jakitera eman du, altzairua eta aluminioa prozesatzeko bere lerroetan laser bidezko ebaketa sartuta. Horrela bere gaitasun teknikoak osatu ditu, jarduera sektore berrietara sartuz, eta salmentak 15 milioi euroan handitu ditu.

Fagor Arrasatek jauzi teknologiko berria eman du, altzairua eta aluminioa prozesatzeko bere lerroetan laser bidezko ebaketa sartuta.
Fagor Arrasatek jauzi teknologiko berria eman du, altzairua eta aluminioa prozesatzeko bere lerroetan laser bidezko ebaketa sartuta. (Fagor Arrasate)

Fagor Arrasatek, material metalikoak eta konpositeak konformatu eta prozesatzeko soluzioen garapenean aditua denak, laser bidezko ebaketa teknologia gehitu dio bobina metalikoak prozesatzeko jarduerari; horrela, bere gaitasun teknikoak osatu ditu eta merkatura eskaintza osatuago eta berritzaileago batekin hurbilduko da.

Arrasaten egoitza duen enpresak azaldu duen arabera, bobinatik abiatuta laser bidezko Danobatgroupen ebaketa teknologia integratu du duela gutxi. «Izan ere, teknologia horretan duen ezagutza eta merkatuan duen esperientzia pizgarri izango dira jarduera nitxo berrietan sartzeko, adibidez, ibilgailu elektrikorako osagai berrien fabrikazioan, baita beste sektore batzuetan ere, hala nola klimatizazioa, menajea edo altzairuzko deposituak», zehaztu du.

Horrala, Teknologia, ezagutza eta Danobatgroupetik datozen adituak integratuz, Fagor Arrasatek bobina metalikoa ebakitzeko eta prozesatzeko lineen diseinuaren eta manufakturaren arloan gaur egun dituen jarduerak osatu dituela nabarmendu du, eta bere gaitasun teknikoei «bultzada handia» eman die, bai laser bidezko ebaketa soluzioak garatzeko, bai simulazio-softwarea garatzeko.

Kooperatibak aurreikusi du laser bidezko ebaketa linea berriek urtean 10-15 milioi euroko salmenta gehigarriak eragin dizaketela 2024an.

Fagor Arrasatek eta Danobatgroupek (Mondragoneko Industria Automatizazioko eta Makina Erremintako dibisioetakoak, hurrenez hurren) merkatuan lehiakortasunean irabazteko duela urte batzuk hasi zuten lankidetzaren barruan dago eragiketa hau.

Bobinatik abiatutako laser bidezko ebaketa lineak, prentsa bidezko ohiko ebaketa lerroen alternatiba dira, ekoizpen kadentzia handirik behar ez duten merkatu segmentu jakin batzuetan (esaterako, elektromugikortasunak sortzen dituen nitxo berrietan), malgutasun handiagoa eskaintzen baitute.