Beijingeko Neguko Olinpiar Jokoak era ikusgarri batean inauguratu ziren duela astebete.
Pekingo Neguko Olinpiar Jokoak era ikusgarri batean inauguratu ziren duela astebete. (Xin LI | AFP)
Aipaturiko inaugurazioan Jokoetan parte hartuko duten herrialde guztien banderak egon ziren ikusgai.
Aipaturiko inaugurazioan Jokoetan parte hartuko duten herrialde guztien banderak egon ziren ikusgai. (Ben STANSALL | AFP)
Jauziek sekulako irudi ikusgarri eta beldurgarriak eskaintzen dizkigute beti.
Jauziek sekulako irudi ikusgarri eta beldurgarriak eskaintzen dizkigute beti. (Christof STACHE | AFP)
Kirolari bat jauzia egiteko prest, inguruan duen paisaiaz «gozatzen».
Kirolari bat jauzia egiteko prest, inguruan duen paisaiaz «gozatzen». (Christof STACHE | AFP)
Bobsleigheko probak abiadura bizian egiten dira eta ikusgarriak dira.
Bobsleigheko probak abiadura bizian egiten dira eta ikusgarriak dira. (Jeff PACHOUD | AFP)
Curlinga abiadura askoz ere txikiagoan jokatzen den kirola da, baina kontzentrazio handia behar da.
Curlinga abiadura askoz ere txikiagoan jokatzen den kirola da, baina kontzentrazio handia behar da. (Lillian SUWANRUMPHA | AFP)
Freestyle kirolak ezaugarri ugari biltzen dituen kirola da: paisaia, ikusgarritasuna eta abilezia.
Freestyle kirolak ezaugarri ugari biltzen dituen kirola da: paisaia, ikusgarritasuna eta abilezia. (Marco BERTORELLO | AFP)
Aurreko irudian aipaturiko ezaugarriei gaua gehitzen badiegu, irudia ederragoa bilakatzen da.
Aurreko irudian aipaturiko ezaugarriei gaua gehitzen badiegu, irudia ederragoa bilakatzen da. (Marco BERTORELLO | AFP)
Patinatzaileak eszenatoki honetan ari dira lehiatzen.
Abiadura patinatzaileak eszenatoki erraldoi honetan ari dira lehiatzen. (Anne-Christine POUJOULAT | AFP)
Beldurra ematen du, abiadura horietan, patinatzaileak elkarren artean pega-pega egonda joatea.
Beldurra ematen du, abiadura horietan, patinatzaileak elkarren artean pega-pega egonda joatea. (Anne-Christine POUJOULAT | AFP)
Izotz hockeya taldeko lanaren erakusle izaten da askotan. Irudian, Kanadako emakumeak animoak ematen.
Izotz hockeya taldeko lanaren erakusle izaten da askotan. Irudian, Kanadako emakumeak animoak ematen. (Anthony WALLACE | AFP)
Biatloiak irudi politak eskaintzen dizkigu, Beijingen Jokoetarako eraiki diren plataformak ikus daitezkeela.
Biatloiak irudi politak eskaintzen dizkigu, Beijingen Jokoetarako eraiki diren plataformak ikus daitezkeela. (Jewel SAMAD | AFP)
Neguko Olinpiar Jokoetan lanean daude medikuek euren tartetxoa ere dute.
Neguko Olinpiar Jokoetan lanean daude medikuek atsedenerako tartetxoa ere dute. (Sebastien BOZON | AFP)
Snowboarda Neguko Olinpiar Jokoetan irudi ikusgarriak uzten dituen kirol horietako bat izaten da beti.
Snowboarda Neguko Olinpiar Jokoetan irudi ikusgarriak uzten dituen kirol horietako bat izaten da beti. (Ben STANSALL | AFP)
Eta snowboardarekin jarraituz, ezin ahaztu Shaun White, Joko hauetan kirol hau utziko duen beteranoa.
Eta snowboardarekin jarraituz, ezin ahaztu Shaun White, Joko hauetan kirol hau utziko duen beteranoa. (Marco BERTORELLO | AFP)
Euskaldunen artean badugu baita ere snowboardean ibilbide bikaina egiten ari den Lucas Eguibar donostiarra.
Euskaldunen artean badugu baita ere snowboardean ibilbide bikaina egiten ari den Lucas Eguibar donostiarra –irudian ezkerrean–. (Ben STANSALL | AFP)
Eskian, Imanol Rojo tolosarrak emaitza oso onak ateratzen ari da Beijingen.
Eskian, Imanol Rojo tolosarra emaitza oso onak ateratzen ari da Pekinen. (BASQUE TEAM)
Adur Etxarreta nafarra bere lehen Jokoetan ari da parte hartzen.
Adur Etxezarreta nafarra bere lehen Jokoetan ari da parte hartzen. (Fabrice COFFRINI | AFP)
Kamila Valievak patinatzaile gazteak zeresana eman du, itxura denez odolean debekatutako sustantzia bat aurkitu baitiote kontrol batean.
Kamila Valievak patinatzaile gazteak zeresana eman du, itxura denez odolean debekatutako sustantzia bat aurkitu baitiote kontrol batean. (Sebastien BOZON | AFP)
Irene Schoutenek historia egin du, bigarren urrea lortuta eta azkenekoa marka olinpikoa hautsita.
Irene Schoutenek historia egin du, bigarren urrea lortuta eta azkenekoa marka olinpikoa hautsita. (Zhao WANG | AFP)
Queralt Castellet katalanak zilarra lortu du snowboardean, atzean bizitzako historia latza utzita.
Queralt Castellet katalanak zilarra lortu du snowboardean, atzean bizitzako historia latza utzita. (Ben STANSALL | AFP)
NAIZ

Balentriak, historia gogorrak eta ikuskizuna nagusi izan dira Pekingo Jokoen lehen astean

Pekingo Neguko Olinpiar Jokoak hasi zirenetik astebete bete da ostiral honetan. Benetan ikusgarria izan zen inaugurazio ekitalditik honaino irudi ikusgarriak ikusi ahal izan dira Txinako hiriburuko zonalde hotzenetan, mendietan.

Shaun White, airean, bere azken Neguko Olinpiar Jokoetan.
Shaun White, airean, bere azken Neguko Olinpiar Jokoetan. (Ben STANSALL | AFP)

Pekingo Neguko Olinpiar Jokoek albiste ugari utzi dizkigute lehenengo astean. Euskaldunek marka onak egin dituzte eta atzerriko beste kirolari batzuek benetan historia bereziak ezagutzeko aukera eman digute.

Horietako bat, eta agian gogorrena, Queralt Castellet katalanak utzi digu. Snowboardeko kirolariak zilarrezko domina kolkoratu du, baina lorpen hori lortzeko egindako ibilbidea benetan azpimarratzekoa da.

2015an bere bikote eta entrenatzaile Ben Jollyren heriotzari aurre egin behar izan zion. Buruaz beste egin zuen buruan bi tumore diagnostikatu ostean. Gertaera hori gutxi ez balitz, tabla gainean jarraitzeko bere ametsa ia pikutara joan zen 2019an, Federazioaren aldetik laguntza ekonomikorik ez zuela jasotzen aitortu zuenean. Orain, zilarrezko domina batekin itzuliko da etxera.

Colby Stevensonen historia ez da atzean geratzen. 2016an izan zuen auto istripu baten ostean 30 haustura izan zituen kaskezurrean eta sendagileek zalantza handiak zituzten bizi normala egiteko gai izango ote zen. Sei urte beranduago zilarrezko domina lortu du "big air" modalitatean.

Bestalde, Irene Schouten patinatzaileak bi urrezko domina irabazi ditu izotz-gaineko abiadura patinajean –5.000 metroko lasterketan eta 3.000 metrokoan–, bigarrengoan gainera marka olinpikoa hautsiz.

Duela hogei urteko errekorra apurtu du Schoutenek, denbora neurgailua 6:43.51 minututan geldiarazi ostean; hau da, duela bi hamarkada Salt Lake Cityn Claudia Pechsteinek ezarritako marka baino hiru segundo azkarrago izanda (6:46.91).

Shaun White aipatzeko beste kirolari horietako bat da. Estatubatuar beteranoak, zeinek bere izenean snowboard eta skateboardeko zenbait bideojoko dituen, agur esango dio Beijingen bere ibilbide luzeari. Ostiral honetan, halfpipe proban, laugarren izan da. Malkoen artean esan du agur: «Mila esker, snowboard. Nire bizitzako amodioa izan zara».

Euskaldunak

Euskaldunei dagokienez, Lucas Eguibar zen domina eskuratzeko hautagai nagusiena, baina zoritxarrez donostiarrak ezin izan zuen snowboardercrosseko finalerako txartela eskuratu. Finalerdietako seriean laugarren izan zen, eta ondoren, kontsolazio finalean, zazpigarren postua lortu zuen, bere ibilbideko bigarren diploma lortuta.

Imanol Rojo eskiatzaile tolosarrak, berriz, bi lasterketa egin ditu orain arte Beijingen. Lehenengoan, debutean, 30 kilometroko eskiatlon lasterketan egin zuen. Bertan, 21. postuan bukatu zuen eta Olinpiar Jokoetako bere marka ondu zuen. «Oso pozik» agertu zen eskiatzailea.

Bigarren proban, iraupen eskiatzaileak 39. postuan bukatu zuen estilo klasikoko 15 kilometroko lasterketa. Inoiz Estatu espainoleko kirolari batek modalitate honetan lorturiko marka onena da. Hilaren 19an bere espezialitate den 50 kilometrokoan lehiatuko da Rojo.

Manex Salsamendi Silva nafarra, Brasilgo selekzioarekin lehian, 90. postuan amaitu zuen 15 kilometroko lasterketa. 19 urterekin, bere lehenengo Jokoak dira.

Bestalde, Adur Etxezarreta nafarrak maila bikaina erakutsi zuen eski alpinoko jaitsiera proban. Aresoko eskiatzaileak hamazazpigarren amaitu zuen, azkenean irabazle izan zen Beat Feuz suitzarrarengandik segundo eta 43 ehunenekora.

Ondoren, Aresoko eskiatzaileak ezin izan zuen aho zapore gozoarekin amaitu bere lehen Olinpiar Jokoetako parte-hartzea. Izan ere, super-erraldoia ezin izan zuen amaitu ibilbidetik irten zelako.