NAIZ

Manifestazioa Erandion, Altzagako «azken metro karratu berdeak» babesteko

«Tartanga berdea. Oraindik posible da» lelopean, ehunka herritarrek manifestazioa egin dute igande honetan Erandion Altzagako «azken metro karratu berdeen» alde, 400 etxebizitza eraikitzeko proiektuaren aurrean.

Manifestazioa Erandion, Tartangan erariki nahi dituzten 400 etxebizitzeko proiektiua gelditzeko eskatzeko.
Manifestazioa Erandion, Tartangan erariki nahi dituzten 400 etxebizitzeko proiektiua gelditzeko eskatzeko. (Tartanga Berdea)

Tartanga Berdea plataformak deituta, ehunka auzokidek manifestazioa egin dute igande honetan Erandion, Altzagako «azken birika berdean» 400 etxebizitza eraikitzeko «zentzugabekeria» atzera botatzeko exijituz.

Erandioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Altzagako «azken berdegunean» bultzatzen duten etxebizitzak eraikitzeko proiektuaren aurkako mobilizazio berri bat egin dute igande honetan Erandion.

Lur horietan ikusitako azken mugimenduen aurrean deitu du mobilizazioa herri ekimenak. Tartangako eremuan, 400 etxebizitza eraikitzeko proiektua dago, Erandioko Udalak eta Diputazioak bultzatuta. Egitasmoa ezagutu zenetik, herri ekimenak Altzagako «azken metro karratu berdeak» babestea eskatu du.

Azken asteetan, berdegunean lurra mugitzen hasi da hondeamakina, salatu dutenez. Horrek «alarma guztiak» piztu ditu, «Altzagako azken berdegunearen suntsiketaren hasiera izan daitekeenaren aurrean», ohartarazi du plataformak.

Azaldutakoaren arabera, azken mugimendu hauek lur kutsatuak garbitzeko prozesuaren barruan daude, Lakuako Gobernuak zonaldea «benetan deskontaminatuta» dagoela ziurtatzeko.

Lanek ziurtatzen dute, bestalde, urbanizazio-proiektuaren azterketa teknikoa burutzen ari del, txosten sektorialaren zain, hala nola ur-partzuergoarena edo ingurumenarena, e«eta behin alderdiek urbanizazio-proiektuari adostasuna» emanda, proiektua osoko bilkuran aztertuko litzateke hasierako onespena emateko, zehaztu du plataformak.

Onarpenaren ondoren, EHAAn argitaratu eta 20 eguneko epea egongo da alegazioak aurkezteko. Oraindik gauzatzeke dagoen ibilbidea kontuan hartuta, «zentzugabekeria gelditzeko garaiz» daudela nabarmendu du plataformak, baina bide horretan, «presioa areagotu eta kalera ateratzeko unea» dela adierazi du.