NAIZ

Chelseak pauso handia eman du; Villarrealek eta Juvek Turinen erabakiko dute kanporaketa

Talde ingelesak 2-0 irabazi dio Lilleri Havertz (8. minutua) eta Pulisicen (63an) golei esker. Vila-realen, Vlahovicek 34. segundoan sartu du 0-1ekoa, baina Unai Emeryren taldeak berdinketa lortu du bigarren zatian Parejori esker.

Vlahovic gaueko protagonistetako bat izan da, 34. segundoan sartu baitu gola bere lehen partidan.
Vlahovic gaueko protagonistetako bat izan da, 34. segundoan sartu baitu gola bere lehen partidan. (Javier SORIANO | AFP)

Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko beste bi partida jokatu dira gaur gauean, bata Stamford Bridgen eta bestea La Ceramica estadioan. Emaitza ezberdinak ikusi dira. Ald ebatetik, Chelseal erabat erabakita ez baina pauso handia eman du hiurrengo kanpiraketan egoteko, 2-0 irabazi baitio Lilleri. Beste partidan, aldiz, berdinketa egon da Villarreal eta Juventusen artean, eta kanporaketa Turinen erabakiko da.

Emaitzak ez dira berdinak izan, baina bai bi neurketen hasiera. Izan ere, Chelseako Havertzek goiz sartu du lehen gola, 8. minutuan alegia; baina Vila-realen askoz ere lehenago sartu dute lehengoa. 34 segundo bakarrik behar izan ditu Vlahovicek 0-1ekoa ipintzeko markagailuan Txapeldunen Ligan jokatzen zuen lehenengo partidan.

22 urteko serbiarra neguko merkatuan iritsi zen Juventusera, zeinek 70 milioi euro ordaindu zizkion Fiorentinari, jokalari garestiena bihurtuz.

Gaur ezin izan du debut hobeagorik izan. Daniloren pase bat bularrarekin kontrolatu eta eskuin hankarekin jaurti du gola egiteko.

Hala ere, ez da Txapeldunen Ligan azkarren sartzen den gola. Izan ere, Roy Makaay Bayern Municheko joakariak, 2006-2007. denboraldian, 10. segundoan sartu zuen gola Real Madrilen aurkako partida batean.

Vlahovicen gol horrek ukituta utzi du Unai Emeryren taldea. Kosta egin zaio berriro burua altxatzea eta lehen aukera ez da iritsi lehen ordu laurdena arte. Italiarrak, ordea, ordenatuta mantendu dira kontraerasoaren bila, baina markagailua ez da mugitu.

Bigarren zatian, Juventusek aldaketa bat egin du atsedenaldian, Bonucci sartuz Sandroren ordez. Hala ere, Villarreal izan da berdinketaren gola lortu duena. Parejok ez du hutsik egin 66. minutuan ezker hankarekin baloia ate barrura bidaltzeko.

Emaitza honek kanporaketa irekita uzten du, etxetik kanpoko golek orain ez baitute bikoitza balioko. Turinek erabakiko du.

Chelsea, sendo baina lesioekin

Erabakita ez baina kanporaketa oso bideratuta utzi du Chelseak gaur gaueko beste partidan, 2-0 gailendu baitzaio Lilleri.

Cesar Azpilicueta nafarra hamaikakoan sartu da, eskuin hegalean kokatuta, eta bere taldeak ez du arazorik izan emaitza oso on bat lortzeko.

Havertzek 8. minutuan sartu du 1-0ekoa, buruz ezker eskuadratik. Hakim Ziyechek egin du erdiraketa, baina partida aurrerago lesionatu egin da eta zelaia utzi behar izan du.

Thomas Tuchel entrenatzailearentzat beste arazo bat da Ziyechen lesioa, Matteo Kovacic ere partida honetan bertan lesionatu baita. Gogoratu behar da igande honetan Chelseak eta Liverpoolek Ligako Kopako finala jokatu behar dutela Wembleyn. Irabaztekotan, Tuchelek lortzen duen laugarren titulua izango litzateke, orain arte Txapeldunen Liga, Superkopa eta Mundiala irabazi baititu talde ingelesarekin.

Behintzat, gaur Lilleren kontra lasaitasuna hartu du emaitza aldetik, Christian Pulisicek 2-0ekoa egin baitu 63. minutuan.