NAIZ

Euskal Herria inauteri giroan murgildu da

Bi urteko geldialdiaren ostean, Euskal Herriko txoko asko erabat murgildu dira inauterietan. Asteburu honetan zehar, ehunka dira herri desberdinetan aratusteekin lotuta ospatzen ari diren ekintza kulturalak.

Musukoa koloretako maskarengandik aldatu dute asteburu honetan euskal herritar askok. Inauteri hauek pandemia hasi zenetik ospatzen diren lehen jai handiak izanik, aspaldian atzematen ez zen alaitasun eta ospakizun kutsu bat dago giroan. Ostegunean, Plaza Zaharra lepo bete zuten tolosarrak izan ziren inauterien hasiera iragartzen zuen txupina botatzeko arduradunak eta, espero bezala, ordutik aurrera gero eta mozorro gehiago agertu dira Euskal Herri osoan barrena.

Donostia, Bilbo, Gasteiz, hiriburuak ez ezik, beste herri askotan ere inauteri giroan murgildu dira. Bilbon Farolin eta Zaranbolas epaitu zituzten atzo; Donostian Momo jainkoak gaur hartu du agintea eta Gasteizen arratsaldean egingo dute desfilea. Tolosan bihar izango da mozorrotzeko lehen egun handia...