![Espainiar Poliziak karga gogorrak eragin zituen Arrotxapeako gaztetxearen atarian. (Idoia ZABALETA/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/843/491/article_main_landscape/rtx-policia.jpg)
Irailaren 2an espainiar Poliziak Arrotxapeako gaztetxea hustu zuen. Kanpoaldean bortizki oldartu zen Polizia eta sei lagun atxilotu zituzten. Gaztetxeko kideek gaur jakinarazi dutenez, martxoaren 15ean epaituko dituzte eta jakinarazi dizkiete Fiskaltzak egin dituen zigor eskariak: guztira 21 urte baino gehiagoko espetxe zigor eskaera.
Epaituko dituzten sei lagunetatik bostek hiru urte eta bederatzi hilabeteko zigor eskaria jaso dute. Seigarrenak, aldiz, bi urtekoa, «atentatua eta lesioak» leporatuta.
«Azken urte eta hilabeteetan bizitzen ari garen ofentsiba ekonomiko eta politikoaren testuinguruan, okupaziorako aukera ere erasotua izaten ari da», adierazi dute gaur iruindar auzoan egindako agerraldian. «Gero eta gehiago zailtzen ari da espazioak eskuratzea, bertan iraun eta erabiltzea. Eta kasu honek erakusten digun eran, baita espazioak defendatzea ere», gehitu dute.
Isun eta epaiketa hauen atzean «espaizoen gaineko langile kontrola eta bere defentsa deuseztatzea» ikusten dute, «jabego pribatuari antolakuntzaz aurre egitera ausartzen den edonor beldurrez mantentzearekin batera».
Auziperatuei elkartasuna adierazi eta «espazioen defentsaren aurkako eraso hau salatzeko», elkarretaratzea deitu dute epaiketa egunerako, hau da, martxoaren 15erako. Epaitegien ataria bilduko dira, 09.30ean.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)