![Usansolotarrek martxoaren 27an izango dute desanexioari buruzko iritzia emateko aukera.](/media/asset_publics/resources/000/879/822/article_main_landscape/usansolo.jpg)
«Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?». 16 urtetik gorako usansolotarrek galdera horri erantzuteko aukera izango dute martxoaren 27an.
Bizkaiko Foru Arauak jasotzen du segregazio prozesuetan ez dela derrigorrezkoa herri galdeketa egitea eta, egingo balitz, bertatik aterako litzatekeen emaitza ez litzatekeela loteslea. Galdeketa egiteko aukera espresuki ematen du ordea, eta, Udalaren ustez, «bidean aurrera egiteko ezinbestekoa da herritarren ahotsa entzun eta kontuan hartzea».
Galdakaoko Udalak azaldu duenez, galdeketatik aparte, prozesuak bere bidea jarraitzen du. Udalak egin beharreko tramitazio eta azterketa guztiak egin ditu eta udalbatzarrak gehiengo osoz eman dio oniritzia azterketak biltzen dituen Memoriari.
Martxoaren 27an egingo den galdeketaren emaitza txostenei gehitu eta Bizkaiko Foru Aldundira igorriko da dokumentazio guztia. Ondoren, Bizkaiko Batzar Nagusien esku egongo da azken hitza.
Galdakaoko Udalbatzak 2022ko urtarrilaren 27an egindako ohiko bilkuran erabaki zuen Usansolori dagokion lurralde eremu mugatuko kontsulta egitea.
Galdeketaren egunean 16 urte beteta dituzten eta Usansoloko auzoren batean erroldatuta dauden (2021eko uztailaren 1a edo lehenagotik) pertsona guztiek parte hartu ahalko dute kontsultan, boto bidez.
09.00etatik 20.00etara eman ahalko da botoa Unkinako herri ikastetxean (Meatzeta). Botoa eman ahal izateko identifikazio agiri ofizialen bat aurkeztu beharko da.
Galdakaoko Udalak martxoaren 27 gauean bertan emango du galdeketaren emaitzen berri.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)