Euskal Herrian populazio gehien duen hirian astinaldi ederra eragin du Korrikak asteazken atsalde-gau parte honetan. Goitik behera eta ezker-eskubi, edo eskubi-ezker nahi bada, Erandiotik sartu baita hirian, San Inazio auzotik hain zuzen ere, 19.30ak aldera. Eta Ezkerralderuntz esango du agur gauerdi aldera, Zorrotza auzotik Barakaldorantz eginez.
Lau orduz guztira, kilometro asko (eta horietariko asko kilometro baino motzagoak!, lekukoa hartu nahi zuten guztientzat tokia egin behar baitzen).
Jende andana etengabea izan da, baina une gogoangarriak agian Alde Zaharrean gertatu dira, Bilboko ibilbidearen azken txanpan. Asteburu honetan Iñigo Cabacas hil zutenetik hamar urte beteko direla gogoan izan da.
#Errekalde @_HerriNorte_ koekin utzi dugu atzean. @Cabacasjustizia koek Iñigo Cabacas izan dute gogoan #Bilbo #KORRIKA #Hitzekin pic.twitter.com/ByYrfUag0J
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
Manu ta Fiña lekukoa eramaten Indautxun. Hunkigarria!! #korrika pic.twitter.com/wGu9Xd7uHr
— Eneko Ander (@EnekoAnder) April 6, 2022
Urteak dira ere Kukutza gaztetxea Errekaldeko kaleetatik desagertarazi zutela, baina horren itzalak auzoan segitzen duela ekarri dute gogora euskararen aldeko lasterkariek.
Errekalden #Kukutza aurrean taupada bakoitzarekin koloreztatu ditugu zuri beltzak! #Bilbo #KORRIKA #Hitzekin pic.twitter.com/MYvbhJtK5g
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
Konpartsetako kideek, nola ez, gogoz heldu diote beren kilometroari, jaietarako dotore jantzia abuztua oraindik urruti izan arren.
Baina has gaitezen hasieratik. Lehendakari Agirre etorbidetik Bilboratu da lasterketa, jende andana alboan, zenbait unetan karril guztiak mutur batetik bestera betez.
Bilbon sartu da #Korrika!
— Asier Robles (@asierrobles) April 6, 2022
Elorrietatik sartu eta Bizkaiko hiriburuko beste auzoetatik bueltaka egongo da gauerdiraino pic.twitter.com/vpFMVe3wQj
Bingen Zupiria Lakuako Gobernuko eledunak hartu du hor lekukoa, ondoan aldarrikapen ezberdinak ikusgai zirelarik. Eta aurreraxeago, Osakidetzako langileek, EiTBkoek, suhiltzaileek...
Eragile asko batu dira #Bilbo-n #KORRIKA-ra! Besteak beste, @osakidetzaEJGV eta @euskaltelebista-ko langileak! Deustu-n gaude eta ozen aldarrikatuko dugu euskaraz bizi nahi dugula! #Hitzekin pic.twitter.com/RNOx9CfsxT
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
Bilboko suhiltzaileek kamioi eta guzti hartu gaituzte #Bilbo n! Baina euskararen sua ez dago itzaltzerik! #KORRIKA #Hitzekin pic.twitter.com/Cyd0xD0NSO
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
Alde Zaharrerako bidean arrazakeriaren aurkako eragileak, IHESaren kontrako borrokan daudenak... eskuz esku ibili dira, euskararen alde bat eginik.
Hamaika kolore ditu euskarak eta guztiak behar ditugu, baita #KORRIKA-n ere! #Hitzekin pic.twitter.com/oJZkPb5VMq
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
Presoen aldeko aldarriak ere nabarmendu dira une oro.
Uribarri, Deustu, Begoña, Txurdinaga, Otxarkoaga, Santutxu, Bolueta, Abusu, Zazpi Kaleak, San Francisco, Atxuri... auzoak gainditzen joan da euskaltzaleen tropela. Une hunkigarriak bata bestearekin uztartu dira; esaterako, Santutxuko txistulariek korrika egin bitartean –motelxeago jakina– lasterketari doinu goxoa jarri diotenean.
#Santutxu -ko #Txistulariak #Korrika -n eta Txistua Jotzen. A ZE ARTISTAK!!!#Bizkaia #Vizcaya #Hitzekin #Euskadi https://t.co/QvBczAmGWH pic.twitter.com/0HPKZy14OK
— Festaro/Auzo News (@AuzoNews) April 6, 2022
Ikastetxe ugarik heldu dio lekukoari txandaz txanda, eta esan daiteke partehartze oso gaztea izan duela lasterketak Bilbo zeharkatzeko orduan. Abusu ikastolakoak, irudian:
Belaunaldiz belaunaldi, bagoaz #KORRIKA #Bilbo #Hitzekin (eta hitzik gabe). Irudian, Abusu Ikastolaren kilometroa👇 pic.twitter.com/Dn3MKeaMwS
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
Txikiek beren txanda goizean eta arratsalde partearen hasieran izan dute, Korrika Txikian, tartean txokolatada ederra Alde Zaharrean.
Gaztedia... eta poza. Norbaitek esan du egun hauetan Korrika dela euskarak Euskal Herriari marrazten dion irribarra. Horren seinale hurrengo mezu hau, Bizipoza elkartearena:
HUNKIGARRIA!😍
— Bizipoza Elkartea (@bizipoza_org) April 6, 2022
Denok elkarrekin euskararen alde! 💚🧡💛💜💙❤️
Gora #korrika!#hitzekin pic.twitter.com/rustArgQ9G
‘Berria’ egunkariko lagunek ere alaitasunez ekin diote beren kilometroari.
Hau izan da @berria egunkariak lekukoa hartu duen momentua. Eskerrik asko prentsa euskaraz egunero egiteagatik #KORRIKA #Hitzekin #Bilbo pic.twitter.com/jEughSXtxh
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
PSEk ere kilometroa erosi du Bilbon, eta lekukoa idazkari nagusi berri euskaldunak eraman du, Eneko Anduezak:
Euskara, geurea. Euskara, denona!
— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) April 6, 2022
Gaur Bilbon, @enekoandueza idazkari nagusiak #Korrika22-ren lekukoa eraman du, Euskal Sozialisten ordezkaritza batekin batera.
#HitzEkin #Korrika pic.twitter.com/Y15JZPRk6o
Batutako jendetza dela eta, tarteka bozgoragailuetatik parte hartzaileei kontuz ibiltzeko aholkua eman behar izan diete, pankartaren atzean korrika egin zezatela ohartaraziz.
La Peñan bengalak eskuetan egin diote ongi etorria euskararen karabanari, gauez jada.
La Peñan lagun mordoa batu zaizkigu euskararen zubira #Bilbon #Hitzekin #KORRIKA pic.twitter.com/9xR09fifyJ
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
Arrakasta handia izan du, beraz, 22. edizio honek Bizkaiko hiburuan. Ostiral honetan kostaldetik ibiliko da lasterketa. Eta Bilbo zeharkatu ostean beste bi hiriburu baino ez dira Korrika hartzeko zain direnak: Baiona larunbat arratsaldean eta Donostia, helmuga, igande goizean.