![Sindikatu baten alde mobilizatu ziren Amazoneko langileak.](/media/asset_publics/resources/000/891/457/article_main_landscape/AMAZON.jpg)
Strategic Organizing Center (SOC) sindikatu koalizioak aste honetan argitaratu duen txosten batean salatu duenez, 2021ean AEBetako biltegietan gertatutako lan istripuen eta lesioen erdiak Amazonen instalazioetan gertatu ziren. Gainera, sindikatuak ohartarazi du 2020az geroztik, Amazonen zentro logistikoetan gertatutako lesioak %20 hazi direla. Hala ere, AEBetako biltegietan lan egiten duten langileen heren batek soilik egiten duela lan Amazonentzat.
Koalizioak zehaztu du Amazonen zentro logistikoetako 34.000 beharginek «lesio serioak» sufritu zituztela iaz beraien lanpostuetan; Seattleko taldekoak ez diren AEBetako biltegietan dutena baino bi aldiz tasa altuagoa.
«Covid-19aren pandemiako lehen hilabeteetan diziplina metodo batzuk malgutu ondoren, Amazonek bere kontrol eta presio sistemak berrezarri zituen 2020 amaieran. Une berean, zaurituen tasa nabarmen igo zen», esan du SOC-ak.
Koalizioak esplikatu du argitaratu duen txosteneko datuak Amazonek Oshari, lan istripuen prebentziorako agentzia federalari, eskainitako datuetan oinarritu direla. Bertan jakinarazi dutenez, Amazon handitu egin zen pandemia garaian; 2020an AEBetan 700 lokal izatetik 900 lokal izatera pasatu baitzen 2021ean. Era berean, Amazonentzat lan egiten duten behargin kopurua 200.000tik 560.000ra hazi da 2017 eta 2021 bitartean.
Amazon eta sindikalismoa
Apiril honetan New Yorkeko Amazoneko biltegi bateko langileek sindikatu bat sortzea lortu dute, enpresak bere 27 urteetan izan duen lehen sindikatua. Bide korapilatsua izan zen honen sorrera, erraldoi teknologikoak bere esku zegoen guztia egin baitzuen langileen edozein antolakuntza sindikalista zapuzteko.
New Yorkeko langileen garaipenaren aurretik, Bessemerreko (Alabama) biltegi batean beste bi saiakera egin zituzten sindikatu bat sortzeko, baina ezezkoa irten zen bi bozketetan. Hala ere, Alabamako zenbait beharginek salatu dute enpresak legez kanpo jokatu zuela bozketak manipulatzeko.
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)
Dos getxoztarras, madre e hija, fallecen en un accidente en Tanzania
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)