Gazte Martxako bigarren eguna izan da gaurkoa.
Gazte Martxako bigarren eguna izan da gaurkoa. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Erratzutik Elizondora joan da gaur ‘BosteEHun eta Zutik’ gazte martxa.
Erratzutik Elizondora joan da gaur ‘BosteEHun eta Zutik’ gazte martxa. (ERNAI)
Ehunka gazte parte hartzen ari dira Ernaik antolatutako gazte martxan.
Ehunka gazte parte hartzen ari dira Ernaik antolatutako gazte martxan. (Erna)
Elizondoko kaleak alaitu dituzte gazteek herrira heltzean.
Elizondoko kaleak alaitu dituzte gazteek herrira heltzean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Arratsaldean heldu dira gazteak Elizondora.
Arratsaldean heldu dira gazteak Elizondora. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Aldarriz bete dute Baztan arana gazte independentistek.
Aldarriz bete dute Baztan arana gazte independentistek. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Elizondon igaroko dute gaurko gaua.
Elizondon igaroko dute gaurko gaua. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
kanpin-dendak berriro jartzen egon dira arratsaldean.
kanpin-dendak berriro jartzen egon dira arratsaldean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Elizondon ekingo diote egitarau politiko eta musikalari.
Elizondon ekingo diote egitarau politiko eta musikalari. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Hitzaldiak eta mahainguruak izan dira gaur elizondon.
Hitzaldiak eta mahainguruak izan dira gaur elizondon. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Elizondora heldu dira ehunka gazte independentista.
Elizondora heldu dira ehunka gazte independentista. (ERNAI)
Zenbait gazte kazolak garbitzen.
Zenbait gazte kazolak garbitzen. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Asier Robles

Elizondora iritsi da ostiral honetan Ernaik antolatutako gazte martxa

Ernaik antolatutako Gazte Martxa Elizondora heldu da ostiral arratsalde honetan. Zugarramurdi, Amaiur eta Erratzutik pasa ondoren, Elizondon egongo dira gazteak bi egunez eta bertan ekingo diote egitarau politiko eta musikalari.

Erratzutik Elizondora joan da gaur ‘BosteEHun eta Zutik’ gazte martxa.
Erratzutik Elizondora joan da gaur ‘BosteEHun eta Zutik’ gazte martxa. (ERNAI)

Zugarramurditik irten zen atzo goizean Ernaik antolatutako ‘BostEHun eta zutik!’ gazte martxa eta, gaua Erratzun pasa ondoren, Elizondora heldu dira gaur arratsaldean. Ibilaldi aldapatsua gainditu eta gero, orain hitzaldi, mahainguru, tailer, ikuskizun eta kontzertuez gozatzeko aukera izango dute gazteek.

Atzo gaueko kontzertuez gozatu eta lo egin ondoren, goizeko 10.00ak aldera hasi dira ibiltzen gazteak giro alaiaz.

 

Gaurko ibilbidea atzokoa baino suabe samarra izan da, eta arratsaldean Elizondora iritsi dira.

Gazte Martxaren giro ona nabarmendu dute gazteek Elizondora iristean. «Giro oso polita dago eta eguraldiak ere asko laguntzen du», adierazi du partaide batek, gazte gehienen iritzia partekatuz.

16.30ak aldera hasi da egitaraua Elizondon hainbat hitzaldi eta tailerrekin. Besteak beste, Euskal Herriko prozesu independentistaren erronketaz, aliantza feministetaz eta osasun mentalaz hausnartzen aritu dira lehenengo ordu horretan.

Ondoren, beste hitzaldi batzuk egon dira: ‘Euskal Herri burujabea eraikitzen’, ‘Abertzaletasuna XXI. Mendean’, ‘ Bollera x trabesti genero disidentziaz’, ‘Mugimendua sortuz hezkuntza eraldatu’, ‘Memoria gazte ahotsez’, ‘Komunikazioa (ez) da bide bakarra’, ‘Euskal Herria ekologistarantz’…

Kontzertuak

Gauean Willis Drummond, Crim, Skakeitan, Kaleko Urdangak, Liher, Rukula, La Furia, Yare Collective, Aiaraldeko Sound System, Dupla, XSakara eta Skabidean taldeak igoko dira oholtzara giroa alaitzeko.

Bihar Elizondon izango dira ere, hitzaldi eta mahainguruz gain, 20.30ean ekitaldi politiko nagusia izango da. Ondoren DJ Reimy, Erroka, Madame Birrots, Iheskide, McOnak, Perlata, Tremenda Jauria, Xiberoots, Ibil Bedi, Tribade, Iruñerria Jamaica Clash, Pleura, Marta & Herbass eta Romea alaituko dute gaua.