NAIZ

Bi urteko etena eta gero, zesta punta Mexiko Hiriko frontoira itzuliko da

Ostegun honetan hasi eta hilaren 25era bitartean Betway Jai Alai 2022 torneoa joktuko da. A eta B taldeetan banaturik launa bikotek hartuko dute parte denek denen kontrako formatoan eta neurketa horietan pilatutako puntuei esker ezagutuko dira finalistak. Txapeldunek 8.000 dolar irabaziko dute.

Jai alai World Tour delakoa Mexikora itzuliko da bi urteko etena eta gero.
Jai alai World Tour delakoa Mexikora itzuliko da bi urteko etena eta gero. (@FRONTONMEXICOCE)

Covid-19aren pandemia dela-eta Mexikoko frontoia itxita egon eta gero, ostegunetik aurrera berriz ere ateak irekiko ditu, Betway Jai Alai 2022 txapelketa jokatuko baita ostegunean hasi eta hilaren 25era arte.

Antolatzaileek asteartean, txapelketaren aurkezpen egunean, adierazi zutenez, Betway Jai Alai txapelketa urtero ospatu ahal izatea da helburua.

A eta B multzoan banatuta, zortzi bikotek hartuko dute parte lehiaketa berri honetan eta orotara 12 partida jokatuko dituzte Mexiko Hiriko frontoian. Bikote bakoitzak zein multzotan jokatuko duen zozketa egin zen asteartean.

Lehia formatuaren arabera, multzo bakoitzeko bikoteek denek denek aurka jokatuko dute eta, horrela, irabazleek puntuak batu eta aurrera egingo dute final-laurdenetako, finalerdiko eta finaleko kanporaketetan. Galtzaileak kanporatuta geratuko dira.

Multzo bakoitzeko lehenengo sailkatua deliberatzen denean, finala jokatuko dute elkarren aurka. Lehenengo lau tokiei emango zaien sari ekonomikoari dagokionez, esan behar irabazleak 8.000 dolar eramango dituela, eta bigarrenak 6.000; hirugarren bikote sailkatuak 4.000 dolar eskuratuko ditu eta laugarrenak, berriz, 2.000.

Betway Jai Alai 2022 Txapelketak eguneko bi partida izango dituela eta hauek 20.00etan hasiko dira, nahiz eta ordu erdi aurretik exhibizio partidak ere jokatuko diren.

«Mexikarrei 30 puntuko partidak gustatzen zaizkie, horregatik ari dira horrela jokatzen» adierazi zuen Daniel Inclan pilotari ohiak txapelketaren aurkezpenean.

Aipatzekoa da Jai Alairen itzulerako iragarpenera ere joan zirela lehian arituko diren pilotari guztiak, tartean Txabi Inza eta Jon Zulaika.