Dnipron, Ukrainako laugarren hiri jendetsuenean, gau eta goiz zailak izan dira ostegun eta ostiral honetakoak. «Hainbat eraso» iragarri du ostiral honetan Valentyn Reznichenkok, Dnipropetrovskeko Eskualdeko Administrazio Militarreko buruak, Telegramen bitartez.
Erreskate taldeak etsaiak eraikinetako hondakinen artean lanean dihardutela zehaztu du, baina lehenengo zantzuen arabera «suntsipen larria» eragin dute bonbek Dnieper ibaiaren ertzean dagoen hirian.
Ekialdeko eremuari dagokionez, Ukrainako Armadaren Goi Aginteak ostiral honetan jakinarazi duenez, errusiarrek Sloviansk hiriari egindako erasoa berpiztu dute, Donetsk eskualdean. Bertan, Ukrainako unitateen aurka tiro egiten jarraitzen dute, misilekin erasoak eginez eta tropak elkartuz.
Era berean, zehaztu du Jerson eskualdearen gaineko kontrola mantentzeko borrokan ari direla bi aldeak. Ukrainako unitateen aurkako erasoen kopurua handituz doala dirudi. tsaso Beltzean eta Azoven, Errusiako gerraontziek nabigazio zibila blokeatzen jarraitzen dute.
Azken 24 orduetan, defendatzaile ukrainarrek 12 eraso egin dituzte Donbassen, eta tanke bat, bost artilleria-pieza, bost borroka-ibilgailu blindatu eta beste bost ibilgailu suntsitu dituztela esan dute.
Ukrainako aireko defentsa-unitateek, gainera, Ka-52 helikoptero errusiar bat, gurutze-misil bat eta Orlan-10 dron bat bota zituzten, beti ere Kieveko iturrien arabera.

Pays Basque
Un hombre mata a una joven de 20 años con un arma blanca en una bajera de Arrotxapea, en Iruñea
Economie
Antolín, proveedora de Volkswagen, cerrará su planta de Arazuri-Orkoien, con 108 empleados
Sports
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Pays Basque
Ane Urkiri izango da NAIZeko zuzendari berria
Pays Basque