NAIZ

78 urteko pertsona bat zendu da Uztaritzen, traktorearekin istripua izan ostean

78 urteko gizonezko bat hil zen atzo arratsaldean Uztaritzen, traktore baten azpian harrapatuta. Aste berean Ipar Euskal Herrian antzeko istripu batean zendu den bigarren laboraria da.

78 urteko gizonezko bat zendu zen atzo arratsaldean Uztaritzen, traktore istripu batean.

Sud-Ouest hedabideak jakinarazi duenez, 17: 30ean egindako dei batek trafiko istripu baten berri eman zien suhiltzaileei. Bertara iristean, larrialdi zerbitzuek 78 urteko gizon bat aurkitu zuten, erreka batean traktore baten azpian harrapatuta. Bertan zendu zen.

Aste berean Ipar Euskal Herrian zendu den bigarren laboraria da. Asteazkenean, 70 urteko gizonezko bat hil zen Duzunaritze-Sarasketan, landa batean lanean ari zenean traktorea irauli zitzaionean.