![Iker Casanova eta Maria del Rio izango dira EH Bilduren hautagaiak Bizkaian eta Bilbon.](/media/asset_publics/resources/000/906/477/article_main_landscape/EHBildu.png)
EH Bilduren mahai politikoek proposatutako hautagaiak izan dira zerrendaburu izateko aurkeztutako hautagaitza bakarrak. Hala, atzo, ekainak 5, hautagaiak aurkezteko epea amaitu ondoren, Iker Casanova eta Maria del Rio izango dira Bizkaiko eta Bilboko zerrendaburuak.
Ohar batean EH Bilduk gogoratu zuenez, Bizkaiko EH Bilduren Mahai Politikoak Iker Casanova proposatu zuen Bizkaiko Ahaldun Nagusi izateko datozen hauteskundeetarako. Azpimarratu zuenez, «Casanovak ibilbide politiko eta instituzional luzea du. Gaur egun, Eusko Legebiltzarreko kide da eta oso ondo ezagutzen ditu Bizkaiko erakunde eremua eta errealitate soziopolitikoa».
«EH Bilduk Bizkaian bultzatu nahi duen profil sozial eta urbanoa irudikatzen du» barakaldarrak. «Justizia sozialetik, Bizkaian sinesten eta lan egiten duten bizkaitar gehienak berak ordezkatzen ditu», Bizkaiko Mahai Politikoaren iritziz.
Bilboko Mahai politikoak Maria del Rio aurkeztu zuen Bilboko Udalerako zerrendaburu. Honek «ilusioz» onartu zuen «egindako eskaria udal hauteskundeetan zerrendaburu izateko. Bilbo gure lan esparrua da bizitza duinak izatea lortzeko eta, hori dela eta, gogotsu sentitzen naiz EH Bildu taldeak egindako lanari ekarpenak egiteko».
Ekainaren 9, 10 eta 11n EH Bilduren oinarriek mahai politikoek aurkeztutako hautagaitzak bozkatu beharko dituzte, EH Bilduren barne araudian jasotzen den bezala.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Mesa_redonda](/media/asset_publics/resources/001/138/618/article_thumb_horizontal/mesa_redonda.jpg)
Música bajo la dictadura del algoritmo
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)