«kosta ala kosta amaieraraino borrokatuko dugu» Taiwanen independentzia ekiditeko, ohartarazi du Wei Fenghe Txinako Defenta ministroak Shangri-La.ko Elkarrizketa izeneko Segurtasun foroan Singapurren. «Hori da gure aukera bakarra».
«Txina zatiketako helburuarekin Taiwanen independentzia bultzatzen dutenek ez dute lortuko. Inork ez luke gutxietsi behar lurraldetasuna babesteko Txinako indar armatuek duten kemena eta indarra», aldarrikatu du Weik Pentagonoaren arduradunari erantzunez.
Bezperan, Lloyd Austin AEBetako Defentsa ministroak Txinak Taiwanekiko duen jarrera eta ekintza «probokatzaileak eta ezegonkorrak» salatu zituen.
Weik dei egin dio Washingtoni «Txina iraintzeari eta geldiarazteri utz dezan, Txinaren barne arazoetan sartzeari eta Txinaren interesak oztopatzeari utz dezan».
Txinako Defentsa ministroak gogor kritikatu ditu AEBek eskualdean hainabt aliaturekin sinatu dituen itun militarrak, Quad eta Aukus itunak alegia.
«Hor ari da klub txikiak etea esklusiboak osatzen Indipazifiko aske eta zabalaren izenean, baina beti ere gure eskualdeko herrialdeak bahitzeko eta helburu zehatz batekin», salatu du, helburua Txina bera dela esan gabe.
Hala ere, eta larunbatean Austinek egin zuen bezala, Weik ere izan ditu hitz bateratzaileagoak eta Txinaren eta AEBen arteko harreman egonkor baten alde azaldu da, «munduan bakea bermatzeko ezinbestekoa delako», onartu du.
Bide batez, eta Taiwanekin batasuna lortzeak Txinarentzat berebiziko garrantzia duela ohartarazi duen arren, bere nahirik handiena «era baketsuan» gauzatzea dela onartu du.
Bezperan Austinek «Txina bakarraren hautua» berretsi zuen eta aspaldiko «anbiguetate estrategikoa» aldarrikatu zuen Txinak Taiwan erasotzea erabakiko balu.
Joe Biden AEBetako presidenteak ustezko inbasio hoti gauzatuko balitz erantzun egingo zuela ohartarazi zuen duela hilabete bat, hauts guztiak harrotuz.
Horrela, bada, eta bi aldeek hitz potoloak erabili badituzte ere, diplomazia gailendu da gailurraren hitzaldietan eta batez ere pasilotan .
Australiarekin gailurra
Austinekin aurrikusi baino ordu erdi baino gehiago elkartzeaz gain, Wei Australiako Defentsa ministroarekin, Richard Marles-ekin, bildu da, 2020. urtetik lehen aldiz.
Dudarik gabe pandemiak izan du bere eragina elkar ez ikuste horretan baina egia da ere azken bi urteetan Txinaren eta Australiaren arteko harremanak asko gaiztotu direla. Izan ere, Canberrak parte hartzen du Aukus eta Quad izeneko AEBekin bi itun militarretan eta horrek ez dio inolako graziarik egin Pekini.
Australiako Defentsa ministroaren esanetan, bilera «egiazalea eta osoa izan da», bakoitzak buruan zuena askatasunean esan duela irudikatu asmoz.
«Australiaren eta Txinaren arteko harremana oso konplexua da eta horregatik bildu gara», gaineratu du Richard Marlesek.
Australiak debekatu egin zien Huawei eta ZTE entrepresa txinatarrei herrialdeko 5-G sarean parte hartzera Txinaren ustezko espioitza salatu ondoren.
Txinako Ekialdeko Itsasoan liskarrak izan dira heghazkin militarren artean eta Australiak Covidaren jatorria ikertzeko eskaerak erabab haserrarazi zuen Pekin.
Errusia
Weiren hitzetan, Txina eta Errusia «kide inportanteak dira baina ez dago bien arteko itunik» eta Pekinek ez dio Ukrainia inbaditzeko armarik eman. Gerraren aurka azaldu da «denen kalterako delako» baina Errusiari gelditzeko zergatik ez dion eskatzen galdera ez zuen enrantzun.