Aviron Top 14ra itzuli da igoera bikaina sinatu ondoren, eta armarria berrituz ospatu nahi izan du. Armarriak albizelesteari eusten dio eta hainbat sinbolo berri gehitu dizkiote, «klubaren historia eta DNA sortu duten elementuen bidez belaunaldietatik transmititutako herentzia sinbolizatzen dutenak». Peyo Muscarditz harrobiko jokalaria protagonista duen bideo baten bidez egin dute armarri berriaren iragarpena.
Lehenengo elementua ‘Etxea’ da, eta haren teilatua armarriaren goialdean ikusten da. Etxea topaleku, festa eta elkarbizitzarako leku gisa. Eta AB Etxeari erreferentzia egiten dio, etorkizun hurbilean abian jarriko den prestakuntza-zentroaren proiektuari.
Beheko aldean zazpi marra zuri-urdin argi agertzen dira, «euskal herrialdeak, gure lurraldearen aberastasuna» adierazten dutenak. ‘Zazpiak Bat’ horrekin, gainera, lapurtarrek Euskal Herriko errugbiaren punta gisa aldarrikatzen dute bere burua, bereziki Biarritz Olympiquen jaitsieraren ondoren.
Hirugarren elementua ‘Lauburua’ da, «lau elementuak –haizea, lurra, ura eta sua– gogorarazten dituen nortasun-marka».
Banderatxo batek zeharkatzen du armarria, eta horrek «nahita gainditzen ditu» irudiaren beraren mugak, «Avironen hazkundearen eta irekieraren mezu eta sinbolo gisa. Kirol klub soil batetik haratago doan erakunde bat» gisa aurkezten da Baionako taldea.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)