![Lanbideren bulegoa Gasteizen.](/media/asset_publics/resources/000/910/919/article_main_landscape/lanbide.jpg)
Administrazioarekiko Auzien Gasteizko epaitegiak baliogabetzat jo du Lanbideren ‘Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana 2018/2020’, sindikatuekin negoziatu ez zela argudiatuta.
Epaia asteazken honetan ezagutu da, nahiz eta maiatzaren 3ko data duen, eta CCOOren errekurtso baten harira eman dute. Bertan, sindikatuak plan hori baliogabetzeko eskatzen zuen, aldez aurretik langileen legezko ordezkariekin negoziatu gabe sartu zelako indarrean.
Ebazpenak jasotzen duenez, Lanbidek onartu du plana ez zela berariaz negoziatu, lan-baldintzetan eraginik ez zelako, ez eta «profilik eta derrigortasunik» jaso ere.
Hala ere, EAEko Administrazio Orokorreko negoziazio-mahaian hitzartu zutela azaldu du Lanbidek.
Epaileak ondorioztatzen du planak eragina izango duela plantillaren zati handi baten lan-baldintzetan, eta adierazten du «fede onez» negoziatu behar zela. Beraz, CCOOen errekurtsoa baiesten du eta plana baliogabetu du.
Ebazpen honen aurka errekurtsoa aurkez daiteke, epaia jakinarazi denetik hamabost eguneko epean.
Plana ezartzeko unean, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua Beatriz Artolazabal zen, gaur egun ere Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren buru dena.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Andaye](/media/asset_publics/resources/001/138/609/article_thumb_horizontal/andaye.jpg)
Abre sus puertas el centro Andaye, un espacio para hacer turismo por la historia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)