![Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazio bat, Gasteizen.](/media/asset_publics/resources/000/899/205/article_main_landscape/pensionistas.jpg)
Euskal Herriko Pentsiodunen Kolektiboak ohar batean gogorarazi duenez, bilketa duela bi hilabete hasi zen Estatuko gainerako Herrietako pentsiodunen plataforma eta mugimenduekin elkarlanean, eta dagoeneko 60.000 baino gehiago bildu dituzte.
Kolektiboen asmoen artean, 2022rako eta hurrengo urteetarako pentsioen erosteko ahalmena bermatzea dago, «benetako KPIaren» igoeraren arabera balioa handituz eta 2021ean pentsioen erosteko ahalmenaren 3% ko galera konpentsatuz.
Era berean, pobreziaren atalasetik beherako pentsiorik ez egotea bermatzea eskatu dute beste behin ere, soldatetan eta pentsioetan dagoen genero arrakala ezabatuz eta gutxieneko pentsioa handituz LGSrekin parekatu arte, bai eta pentsio publiko duinak, bidezkoak eta nahikoak eta pentsio sistemaren izaera publikoa bermatzea ere, 2011, 2013 eta 2021eko erreformen murrizketak indargabetuz.
Pentsiodunek, sinadurak biltzeko lana Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta 70 herritan baino gehiagotan egin dute. Horrela, gaur egun 60.726 sinadura bildu dituzte guztira. Sinadura horiek guztiak, Estatuko beste leku batzuetan bildutakoekin batera, urriaren erdialdean entregatu eta erregistratuko dira Diputatuen Kongresuan.
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Corsica](/media/asset_publics/resources/001/143/033/article_thumb_horizontal/corsica.jpg)
Una delegación vasca, presente en unas Ghjurnate con Kanaky de protagonista
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)