Idoia Eraso

Euskal Elkargoan alokairu turistikoen kopurua txikitzeko artikulua %98arekin onartua izan da

Larunbat honetan egiten ari den Euskal Elkargoaren osoko bilkuran etxebizitzari buruzko artikulua %98ko bozkekin onartua izan da. Martxoaren 5ean onartu zen konpentsazio neurriaren aplikazioa Paueko Auzitegiak atzera bota ondoren, zehaztapenak eman ditu artikuluak.

Alokairu turistikoen aurkako ekimena Biarritzen.
Alokairu turistikoen aurkako ekimena Biarritzen. (Bob EDME)

Uztailaren 9 honetan egiten ari den Euskal Elkargoaren osoko bilkuran landu gai garrantzitsuenetariko bat etxebizitzari loturikoa izan da, horri buruzko neurria hautetsien %98ak babestu du. Martxoaren 5ean onartu zen artikuluari zehaztapenak eman dio gaurko bozkak, orduan, plataforma digitalen bitartez egiten den epe laburrerako alokairu turistikoen gorakada gelditzea xede duen konpentsazio neurria onartu zen. Paueko Auzitegi Administratiboak neurriaren aplikazioa gelditu zuen ekainaren 3an, eta kontra agertzeko eman zituen hiru arrazoien zehaztapenak idatzi dituzte aurreko artikuluari.

Aldeko 176 bozka izan ditu, abstentzioak 44 izan dira eta kontrakoak 2. Konpentsazio neurriarekin alde dauden hautetsien kopuruak gora egin du, martxoaren 5ean egin zuenarekin konparatuta, orduan %95a izan zelako, eta kontrakoak 4 izan zirelako.

Martxoaren 5ean Paueko Epaitegiak neurria blokeatzen zuenaren deliberoa ezagutzera eman zuenean, Auzitegi Gorenean errekurtsoa eraman du Euskal Elkargoak.

Hiru artikuluen aldaketak beste eragin batzuk izanen ditu. Araudia abian emateko data 2023ko martxoaren 1ean eman du, eta horren ondorioz, Administrazio Epaitegiak edo Epaitegi Gorenak beraien deliberoa emateko beharko duten zehaztugabeko tartean baino lehen neurria aplikatzea ahal izatea ekartzen du, aurrikusita deliberoak luzeak izaten direla.

Mugimendu sozialak

Etxebizitzaren defentsarako mugimenduak present izan dira biltzar orokorrean, eta ondoren beraien iritzia zabaldu dute. Etxebizitza plataforma pozik agertu da, egin den bozkarekin, hautetsiek etxebizitzaren egoerakiko duten kontsientziazioa nabarmendu dute. Aldi berean

Kontrako bozkak jeitsi izana nabarmendu du. Aldi berean, agerian eman dute martxoaren 5ean Elkargoak onartu zuen neurria Epaitegiak atzera bota bazuen ere, eragina izan duela, eta epe laburreko alokairuen igoera gelditzea lortu duela inbestitzaileak ez direlako ausartzen beraien inbestimenduekin segitzen. Mugimenduak aurrikusitako datuak ere zabaldu dituzte, orain arte galdutako 11.000 etxebizitzei, beste 16.000en galera gelditzea lortu dela baieztatu dute.  

Pozik agertu dira ere, eztabaidan zehar Estatu frantses mailan etxebizitzaren arazoa duten beste eskualdeekin zenbait euskal parlamentarik talde berezi bat sortzeko agertu duten asmoarekin.

Alda mugimenduak ere bere iritzia zabaldu du, beraiek ere erabakiarekin pozik agertu dira, hautetsien engaiamenduaren garrantzia azpimarratu dute. Mugimenduak beraien ekintzen bitartez, Elkargoari neurri hori har zezala eskatu zion martxoaren 5eko deliberoa aitzin.