Matheus Pereirak Eibarrekin sinatu du

Barcelonatik dator erdilaria eta 2025rarte sinatu du. Bere etorrerak ateak zabaldu diezaizkio irteera bati. Armaginen hirugaren fitxaketa da.

Eibarrek gaur eguerdian aurkeztuko du Matheus Pereira Ipuruan, Juan Berrocalekin batera.
Eibarrek gaur eguerdian aurkeztuko du Matheus Pereira Ipuruan, Juan Berrocalekin batera. (SD Eibar)

Rios Reinaren eta Juan Berrocalen ondoren, Matheus Pereira da Eibarren hirugarren fitxaketa, Lehen mailara itzultzeko eraikitzen ari den proiektu berrian. 24 urteko erdilaria Barcelonatik dator eta 2025rarte sinatu du armaginekin.

Eibarrek ez du argitu dirua ordaindu baduen operazioa gauzatzeko baina hainbat komunikabideek argitaratu dutenez, Barcelonak, diru-kopuru bat hartzeaz gain, futbolariaren eskubideen %50koa mantenduko luke, eskualdatze posible baten aurrean. Apostu sendoa, beraz, armaginek egin dutena Matheus Pereira ekartzeko.

Gaizka Garitanok izango duen jokalari berria, 24 urteko erdilari ezkerra da. Rio de Janeiron jaioa, bide luzea ibili du hain gaztea izan arren. Corinthians, Empoli, Girondins, Parana, Dijon, Juventus eta Brcelona taldeek kamisetak jantzi ditu Eibarrera heldu aurretik.

Eibarrek gaur eguerdian egingo du bere aurkezpena, Berrocalenarekin batera, Ipuruako prentsa-aretoan.

Exposito Gironara?

Matheusen etorrerak, bestetik, ateak zabaldu diezaizkio irteera bat edo bati. Miguel Angel Atienzak alde eginda ere, gainpopulazioa dago Eibarren zelai-erdian. Eta horko futbolariengan interesa duten taldeak baita ere. Ponferradinako Kirol Zuzendariak azpaldi onartu zuen Oscar Sielva berreskuratzea gustatuko zaiola baina operazio horrek ez dauka aurrera egiteko aukera larregi, Bierzoko taldeak nekez ordaindu ahal izango baitluke erdilariaren fitxaketa.

Azken orduetan zurrumurretan agertu den Gironaren mugimendua, berriz, amaierara arte heldu daiteke. Lehen mailara itzuli berri den Kataluniako taldeak, Edu Exposito eraman omen nahiko luke. Eibarrek dirua nahiko luke eta ez gutxi, erdilariak bere historiako fitxaketarik garestiena izan baitzen eta bi urte falta baitzaizkio amortizazioa amaitzeko, baina bere fitxa altua askatuko luke aldi berean. Maheusen fitxaketa operazio berri horren ataria izan daiteke.